Efemeridea 2024ko otsailaren 20a

Mendigoizale Bazkunaren sorrera

1909ko otsailaren 20an, euskal mendizale abertzaleen Mendigoizale Bazkuna antolakundearen araudia onartu zen.

Euzko Mendigoizale Bazkunaren ikurriña. Euzko Mendigoizale Bazkunaren ikurriña.

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bilboko Eusko Gaztedi-ren baitan jardun zuen mendigoizale-talde horren ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: gaztetasuna, abertzaletasuna eta Euskadiko mendi-zelaietatik zehar etengabe egiten zituzten txangoetako aldarri independentziazaleak. Gainera, doktrina zabaltzeko sare ezin hobea sortzen asmatu zuten, mitinak, euskara-, dantza- eta kantu-eskolak erabiliz eta esku-orriak, liburuxkak eta egunkari abertzaleak banatuz. 
Ramon Egia, Felix Landaburu eta Angel Pico izan ziren, hurrenez hurren, lehen zuzendaritza-batzordeko presidentea, presidenteordea eta idazkaria.