Efemeridea 2021ko urriaren 11a

EGIk ikurrina erakutsi zuen Burgosko katedralean “Arrazaren Egunean”, diktadura frankistaren garaian

Egun Hispanitatearen Eguna deiturikoaren bezperan, EGIko militante talde batek, 1967ko urriaren 12an, diktadura frankistaren sasoian, egin zuen ekintza gogoratu nahi dugu.

EGIk ikurrina erakutsi zuen Burgosko katedralean “Arrazaren Egunean”, diktadura frankistaren garaian

Gudari aldizkarian jasotzen denez, Euzko Gaztediko kide batzuek ikurrina bat paratu zuten Burgosko katedraleko dorre batean. Egun batzuk geroago, urriaren 30ean, Gernikako azokako azken astelehenean, euskal ikurra Andre Mariaren elizako tximistorratzari josita agertu zen. Data horretatik aurrera, ikurrina erruz agertu zen dorreetan, kanpandorreetan, mendi tontorretan eta baita goi-tentsioko linea elektrikoan ere. Gazte erresistente abertzaleak ikurrinak jartzen espezializatu ziren linea elektrikoan, Guardia Zibilaren eta suhiltzaileen irismenetik at. Diktaduraren azken urteetan, ehunka ikurrin agertu ziren ezkutuan hainbat lekutan, Euskadiko herri guzti-guztietan.

 

Irudian, Egikide bat, Burgosko katedraleko dorre batean ikurrina jartzen.