Efemeridea • 2026ko urriaren 23a
“Ciutadans de Catalunya: ja sóc aquí!”
Duela 49 urte, 1977ko urriaren 23an, hain zuzen ere, Bartzelona gelditu egin zen erbestealdi luzetik itzuli zen Josep Tarradellas Generalitateko presidenteari harrera egiteko.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2026ko urriaren 23a
Duela 49 urte, 1977ko urriaren 23an, hain zuzen ere, Bartzelona gelditu egin zen erbestealdi luzetik itzuli zen Josep Tarradellas Generalitateko presidenteari harrera egiteko.
Gaurkoa lako egun batean, 1976ko martxoaren 29an, 20 udal Bergaran batu ziren Juan Carlos I.a erregeari idatzi bat bidali eta foruen erabateko berreskuratzea eskatzeko.
1960ko martxoaren 28an, Jesus Maria Leizaolak bigarren euskal lehendakari-karguaren zina egin zuen Donibane Lohizunen, egun batzuk lehenago Parisen hil zen Jose Antonio Agirre Lehendakariaren hilkutxaren aurrean.
91 urte bete dira gaur, Bilbon, 1932ko martxoaren 27an, Pizkunde Igandean, lehenengo Aberri Eguna ospatu zenetik.
Gaurkoa lako egun batean, 1977ko martxoaren 24an, Manuel Irujo Ollo Euskal Herrira itzuli zen, erbestean 40 urte eman ondoren.
Gaurkoa lako egun batean, 1977ko martxoaren 23an, Barne Ministerioak Euzko Alderdi Jeltzalea legeztatu zuen, altxamendu militarraren eta Gerra Zibilaren osteko diktadura frankistak iraun zuen 40 urteko aldi luzearen ondotik.
Gaur, martxoaren 22an, 63 urte bete dira Euskadiko lehen lehendakaria hil zenetik. Altxamendu frankistaren aurrean, euskal indar demokratiko guztiak biltzen jakin izan zuen Agirrek.
1937ko martxoaren 21ean, neska-mutilen lehen ebakuazioa gertatu zen Gerra Zibilaren barruan.
Gaurkoa lako egun batean, 1989ko martxoaren 20an, hain zuzen, Salamancan hil zen Kepe Gandarias Mugunagoikoetxea. Gaztetan, Emakume Abertzale Batza elkarteko zuzendaritza-taldekoa izan zen Kepe.
Aita euskalduna zuela, Irlandan jaio zen eta Parisen hil zen gaurkoa lako egun batean, 1897ko martxoaren 17an, hain zuzen.
158 orrialdetatik 87.a, 1414 elementutatik 775.etik 783.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka