Efemeridea • 2026ko azaroaren 17a
Hamazazpi urte joan dira "Alakrana" ontzia bahitu zutenetik
Euskal atunontzia askatu zuten somaliar itsaslapurrek 47 egunetan bahituta eduki ostean.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2026ko azaroaren 17a
Euskal atunontzia askatu zuten somaliar itsaslapurrek 47 egunetan bahituta eduki ostean.
62 urte bete dira Espainiako estatuan erregimen frankistaren aurka zeuden oposizioko buruzagi garrantzitsuenek bilera egin zutenetik, Europako Mugimenduaren Nazioarteko IV. Biltzarraren esparruan.
Gaurkoa lako egun batean, 1975eko ekainaren 5ean, Gabriel Aresti Segurola hil zen Bilbon, 41 urte zituela. Aresti XX. mendeko euskal idazlerik bikainenetako bat izan zen eta euskarazko poesiaren berritzaile nagusietako bat.
Gaurkoa lako egun batean, 1899ko ekainaren 4an, lehen egunkari abertzalearen lehenengo zenbakia kaleratu zen: El Correo Vasco.
Gaurkoa lako egun batean, 1893ko ekainaren 3an, Sabino Aranak lehen aldiz azaldu zituen bere ideiak jendaurrean Larrazabalgo txakolindegian.
Gaurkoa lako egun batean, 1947ko maiatzaren 31n, Demokrazia Kristauaren Biltzar bat egin zen Liejan, eta egun batzuk geroago, NTB (Nazioarteko Talde Berriak) izenekoak eratu ziren, zehatzago esanda, ekainaren 2an. NTB direlakoak alderdi demokrata eta kristauen Europar Batasunaren hazia izan ziren.
Gaurkoa lako egun batean 2005eko maiatzaren 30ean Juan San Martin, euskal idazlea eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehen Arartekoa (1989-1995), Hondarribian hil zen.
“Gaztelaniaz besteko hizkuntzak eta dialektoak hitz egiteko debekuari buruz xedatutakoa urratzen duen oro salatuko da”, agindu zuen Donostiako komandantzia militarrak 1937ko maiatzaren 29an.
Gaurkoa lako egun batean, 1906ko maiatzaren 28an, Elbira Zipitria Irastorza jaio zen Zumaian. Irakaslea izan zen, gerraosteko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea eta metodo pedagogiko aurreratu baten sortzailea.
Iraganean, maiatzak 27 zituen batean, euskal estatutuaren aldeko kanpainari ekin zioten Hegoaldeko hamazortzi alkate bildu ziren Nafarroako Foru Diputazioan.
159 orrialdetatik 60.a, 1431 elementutatik 532.etik 540.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka