Efemeridea 2022ko uztailaren 20a

Orain dela 30 urte EAJ-PNV alderdiaren dokumentu-funtsak Izarra etxeko erbestetik (Baiona) Euskal Abertzaletasunaren Agiritegira lekualdatu ziren

Gaurkoa lako egun batean, 1992ko uztailaren 20an, hain zuzen ere, Euzko Alderdi Jeltzaleak erbesteko EBBren azken egoitzan izandako Izarra etxean (Baiona) gordeta izan zituen dokumentuak Euskal Abertzaletasunaren Agiritegira eraman ziren. Orduan, Artean (Bizkaia) zegoen agiritegia.

Orain dela 30 urte EAJ-PNV alderdiaren dokumentu-funtsak Izarra etxeko erbestetik (Baiona) Euskal Abertzaletasunaren Agiritegira lekualdatu ziren Orain dela 30 urte EAJ-PNV alderdiaren dokumentu-funtsak Izarra etxeko erbestetik (Baiona) Euskal Abertzaletasunaren Agiritegira lekualdatu ziren

Agiritegia sortu zenetik, Sabino Arana Fundazioari atxikitako erakunde horrek euskal abertzaletasunari lotutako dokumentuak biltzen, gordetzen eta antolatzen jardun du, erbestetik eta diasporatik datozen funtsak berreskuratuta, eta hainbat hamarkadatan jazarritako kultura ondare klandestino garrantzitsua babestu du. Laburbilduz, gure memoria historikoaren gordailua dugu agiritegia. Eta memoria hori handitu egiten da norbanako eta erakunde ugariren ekarpenei esker (dokumentuak, liburuak, objektuak, argazkiak…) ondare hori guztia aurkitzen, biltzen eta aberasten laguntzen baitute.

Agiri-ondare hori guztia kontsulta dezake nahi duen pertsona orok. Gaur arte, 8.425 kontsulta jaso dira agiritegian.

Egun, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegia Bilbon dago, Matikoko geltokitik (Metroaren 3. linea) 50 metro ingurura.

Argazkia: 1992ko uztailaren 20an, zortzi edukiontzi eta bi milatik gora kutxatan eraman zituzten Izarra etxean (Lapurdi) 1957. urtetik gordetako EAJ-PNV alderdiaren agiri-funts guztiak.

Informazio gehiago aurkituko duzu Eduardo Jauregik, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiaren koordinatzaileak, 2013ko urtarrilaren 26an DEIA egunkarian argitaratutako erreportajean.