Efemeridea 2024ko otsailaren 29a

Otsailaren 29a

Lau urtean behingo urteurrena

Ez dago ukatzerik otsailaren 29ko data «apetatsu» samarra dela, egutegian lau urterik behin besterik agertzen ez dela. Batzuek diotenez, «bisurte, zorigaitz urte» kalifikatu dira halako egunak, urte horietan jazoriko hainbat gertakizun ospe txarrekoak izan direlako, hala nola Gerra Zibilaren hasiera, Titanic itsasontziaren hondoratzea edo Indira Gandhi, Robert Kennedy edo John Lennonen hilketak. Horiek guztiak bisurteetan gertatu ziren. Nolanahi ere, beste batzuentzat, bisurteak zorioneko urteak dira. Garai bateko arrantzaleek, kasurako, esaten zuten urte horietan bikoiztu egiten zela arrantza. Beste kondaira magiko batzuek diote bisurteetan jaiotakoek talentu handiagoa dutela negozioetan aritzeko eta dirua irabazteko.

Bitxikeria gisa, esan dezagun frankismo garaian diktadoreak debekatu egin zuela otsailaren 29an jaiotakoei erregistro zibilean inskribatzea, bulegoak itxita zeudelako eta jaioberriak martxoaren 1ean inskribatu behar ziren.