Efemeridea 2022ko abenduaren 19a

1915eko abenduaren 19a: Luis Aranaren kargugabetzea

EBBko beste hiru kideek EAJ-PNV alderdiaren EBBko burua eta BBBko burua kargutik kendu zuten.

Luis de Arana Luis de Arana

EAJ-PNV alderdiak izandako barruko krisiaren eraginez, 1915eko abenduaren 15ean, EBBko gainerako hiru kideek, alderdiaren EBBko burua eta BBBko burua, Luis Arana, kargutik kendu zuten. Kargugabetu ostean, Ramon Bikuña jabetu zen batzar bietako burutzaz, Bizkaiko Buru Batzarrean geratu zen kide bakarra zelarik, beste biak ere, Baltasar Ametzola, buruordea, eta Mariano de la Torre, diruzaina, kargugabet zituztela.