Efemeridea • 2026ko azaroaren 17a
Hamazazpi urte joan dira "Alakrana" ontzia bahitu zutenetik
Euskal atunontzia askatu zuten somaliar itsaslapurrek 47 egunetan bahituta eduki ostean.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2026ko azaroaren 17a
Euskal atunontzia askatu zuten somaliar itsaslapurrek 47 egunetan bahituta eduki ostean.
Sabino Aranaren ondotik, Bilbon aukeratutako lehen euskal diputatu abertzalea izan zen, 1903an. Hamabost urte geroago, senataria izan zen, Bizkaiko ordezkari.
Luis Eleizalde Breñosa orain dela 148 urte jaio zen Bergaran (Gipuzkoa). Eleizalde Aranaren osteko euskal abertzaletasunaren ideologo garrantzitsuenetako bat eta auzo-eskolen sortzailea izan zen.
133 urte bete dira gaur prentsa abertzalearen hastapenetatik. Izan ere, 1893ko ekainaren 8an, ostegunarekin, Bizkaitarra sortu zen, nahiz eta igandera arte ez zen argitalpenaren izenaren aldarri egin Bilboko kalerik kale saltzeko.
Gaurkoa lako egun batean, 1975eko ekainaren 5ean, Gabriel Aresti Segurola hil zen Bilbon, 41 urte zituela. Aresti XX. mendeko euskal idazlerik bikainenetako bat izan zen eta euskarazko poesiaren berritzaile nagusietako bat.
Gaurkoa lako egun batean, 1899ko ekainaren 4an, lehen egunkari abertzalearen lehenengo zenbakia kaleratu zen Bilbon: El Correo Vasco.
Gaurkoa lako egun batean, 1893ko ekainaren 3an, Sabino Aranak lehen aldiz azaldu zituen bere ideiak jendaurrean Larrazabalgo txakolindegian.
XX. mendearen hasieran, emakumeak apurka-apurka agertu ziren gizarte-esparru abertzalean; hala, 1922an, Emakume Abertzale Batza (EAB) sortu zen. Elkarte horrek euskal abertzaletasunaren zabalkundea sustatzea zuen helburu, bai eta gizarte-jarduerak sustatzea ere Euskadin, orain dela 104 urte.
Bigarren Errepublikan, euskal egunkari abertzale hura izan zen hedapen handienetakoa Gipuzkoan.
“Gaztelaniaz besteko hizkuntzak eta dialektoak hitz egiteko debekuari buruz xedatutakoa urratzen duen oro salatuko da”, agindu zuen Donostiako komandantzia militarrak 1937ko maiatzaren 29an.
159 orrialdetatik 11.a, 1431 elementutatik 91.etik 99.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka