Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
26
Urt
2025
SABINO ARANA SARIAK 2024. Zazpi amets, kidetasun sendo batek loturikoak: konpromisoa

SABINO ARANA SARIAK 2024. Zazpi amets, kidetasun sendo batek loturikoak: konpromisoa

Imanol Pradales Lehendakariak buru jardun du 2024ko Sabino Arana Sarien kultura-ekitaldian, Bilboko Arriaga antzokian. Ekitaldian, honako hauek jaso dute saria: Iñigo Urkullu Lehendakaria; Jean-Claude Larronde abokatu eta historialaria; En Tol Sarmiento-ETS musika-taldea; Nafarroako Acción Contra la Trata elkarteari atxikitako Las Poderosas emakume-taldea; Leopoldo Martínez abokatu eta politikari venezuelarra; Javier Iruretagoiena (Jabo Irureta) futbol-jokalari eta -entrenatzailea; eta Europako Batzordeko Oparotasuna eta Industria Estrategia sustatzeko presidenteorde exekutiboa, Stéphane Séjourné.

Informazio gehiago

15
Urt
2025
Mireia Zarate eta Ignacio Etxeberria,  2024ko Sabino Arana Sarien aurkezpenean

ETS, Las Poderosas, Jabo Irureta, Leopoldo Martínez, Stéphane Séjourné, Jean Claude-Larronde eta Iñigo Urkullu Lehendakaria, 2024ko Sabino Arana Sariak

Informazio gehiago

18
Abe
2024
\

"Oraingo egoeraz jabetu eta euskararen aldeko apustu berria egin beharko genuke"

  • Iñaki Iurrebaso UPV/EHUko doktore eta UEMAko ikerlariaren tesia oinarritzat hartuta, jardunaldia antolatu dute Bilbon Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Tesi horretan, hizkuntzaren egoera eta bilakabidea jorratzen ditu egileak, demolinguistikaren ikuspegitik.
  • Iñaki Iurrebaso (soziologoa): «Ez gaude indarberritze prozesu argi batean, baina ezin da esan galera prozesu batean gaudenik ere. Hor gaude, ez atzera ez aurrera».

Informazio gehiago

27
Aza
2024
Nafarroa eta EAE merkatu-hobi berrien bila berriztagarrien sektorean

Nafarroa eta EAE merkatu-hobi berrien bila berriztagarrien sektorean

  • Nafarroako Gobernuko Industria kontseilariak eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, Mikel Irujok eta Mikel Jauregik, hurrenez hurren, ekonomia zirkularraren aldeko hautua egin dute, Nafarroako eta EAEko ekoizpen-sarea eraldatzeko ardaztzat hartuta.
  • Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute ekitaldia, Iruñeko Tres Reyes hotelean, eta Nafarroako enpresa- eta erakunde-sektoreetako ordezkari anitz izan dira bertan.

 

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 5.a, 388 elementutatik 37.etik 45.era