Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
08
Ira
2015

Sabino Arana Fundazioak IV. jardunaldiak antolatu ditu ETAren amaieran Justiziak bete behar duen eginkizunaz debatitzeko

Datorren urriaren 20an, Cándido Conde-Pumpido, Estatuko fiskal nagusi ohia eta  Epaitegi Goreneko Bigarren Salako magistratua, eta Alejandro Saiz Arnaiz, Pompeu Fabra Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna, izango dira hizlari berrogeita hamar  bat epaile, magistratu, fiskal, zigor arloko abokatu, politikari eta akademiko bilduko dituen elkarraldi batean.

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 39.a, 388 elementutatik 343.etik 351.era