Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
11
Urr
2017
Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldiak antolatu dituzte euskal kultura-adierazpideen oroimena aldarrikatzeko asmoz

Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldiak antolatu dituzte euskal kultura-adierazpideen oroimena aldarrikatzeko asmoz

• Zinema, pintura-eskultura, literatura-bertsolaritza, euskara, kultura-mugimendu eta beste arlo batzuetako adituek gure kultura-oroimenari atxikitako eragile eta protagonistez jardungo dute jardunaldiotan. • Urriaren 18 eta 19an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, ondokoek parte hartuko dutela: Javier Viar, Josu Chueca, Joseba Lopezortega, Mercedes Albaina, Alberto López Etxebarrieta eta Igone Etxebarria.

Informazio gehiago

03
Urr
2017

X. Bilboko Elkarrizketak. Europa-Latinoamerika: merkataritza-harremanen joerak, ondorioak eta eragin geopolitikoak

X. Bilboko Elkarrizketetan, Latinoamerikako eta Europako politikariek, katedradunek eta adituek Europaren eta Latinoamerikaren arteko merkataritza-akordio eta -itunen inguruko negoziaketen egungo egoera aztertu eta etorkizuneko jorratuko dituzte, 2017an eta 2018an Amerikako hainbat herritan (Argentinan, Txilen, Mexikon, Brasilen eta AEBetan) egingo diren hauteskundeen ingurumarian.

Informazio gehiago

12
Uzt
2017
Sabino Arana Fundazioa, fundazio politikorik gardenena, gehieneko puntuazioa lortuta

Sabino Arana Fundazioa, fundazio politikorik gardenena, gehieneko puntuazioa lortuta

• Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak prestatzen duen Gardentasuna, 2016ko lelorik onena izeneko seigarren txostenaren arabera, Sabino Arana Fundazioak ebaluatutako hamabost adierazleak betetzen ditu. • Aztertu diren 39 erakundeetatik, hiru fundaziok baino ez dute gardentasun-mailarik gorena eskuratu: Sabino Arana (EAJ), F. Nous Horizons (ICV), 12 adierazle beteta, eta F. Rafael Campalans (PSOE), 12 adierazle beteta.

Informazio gehiago

14
Eka
2017
Bingen Zupiria: “Gizartearen gure hizkuntzarekiko jarrera inoiz ez da izan gaurkoa bezain aldekoa; gainera, indarkeria amaitu zenetik, testuinguru politikoa askoz ere egokiagoa da”

Bingen Zupiria: “Gizartearen gure hizkuntzarekiko jarrera inoiz ez da izan gaurkoa bezain aldekoa; gainera, indarkeria amaitu zenetik, testuinguru politikoa askoz ere egokiagoa da”

• Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hasiera eman dio “Euskarak tokia hartu ahal izateko hizkuntza politikaz” izeneko mintegiari. Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute jardunaldia   • Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hizkuntza-politikako arduradun nagusiak batu dira, lehenengo aldiz, etorkizunean gara litezkeen lan-ildoei buruzko iritziak trukatzeko xedez

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 33.a, 388 elementutatik 289.etik 297.era