Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
22
Ira
2021
Xosé Estévezen “A presenza de Castelao en Euskadi.  Un líder carismático para os vascos”; eta Iñaki Anasagastiren  “Castelao e os vascos” liburuen aurkezpena

Xosé Estévezen “A presenza de Castelao en Euskadi. Un líder carismático para os vascos”; eta Iñaki Anasagastiren “Castelao e os vascos” liburuen aurkezpena

•    Adolfo Muíños jaunak, Castelao jaio zen herriko alkateak (Rianxo, A Coruña) parte hartuko du ekitaldia. Streaming bidez lotzea izango da aurkezpenarekin Sabino Arana Fundazioaren webgunetik.  •    Irailaren 30ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera. Aurrez aurre parte hartu nahi izatera, bertaratzea baietsi behar da.  

Informazio gehiago

15
Uzt
2021
Euskararen Legearen arrastotik, hizkuntza biziberritzeko bide eta erronka berriak

Euskararen Legearen arrastotik, hizkuntza biziberritzeko bide eta erronka berriak

•    Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urteurrenaren atarian, mintegi mamitsua antolatu dute gaur Bilbon Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Jardunaldian, legearen printzipioak, helburuak, ekarpenak, gabeziak eta eraginkortasuna aztertu dira. •    Hizkuntzalariek, soziolinguistek, unibertsitateko irakasleek, erakunde publikoetako eta euskal kulturaren munduko ordezkariek euskara biziberritzeko bide berriak jorratu dituzte mintegian, Euskararen Legeak berak ematen dituen aukerak azterturik.  

Informazio gehiago

12
Uzt
2021
Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak  beste mintegi bat antolatu dute euskara biziberritzeko era berriez gogoeta egiten jarraitzeko

Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak beste mintegi bat antolatu dute euskara biziberritzeko era berriez gogoeta egiten jarraitzeko

•    Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urteurrenaren atarian, jardunaldiak legearen printzipioak, helburuak, gabeziak eta eraginkortasuna aztertuko ditu, baita hizkuntza biziberritzeko egin dituen ekarpenak ere.  •    Datorren uztailaren 15ean izango den jardunaldian, 9: 15etik 13: 30era, euskaltzainek, soziolinguistek, unibertsitateko irakasleek eta euskal kulturaren munduko ordezkariek hartuko dute parte.  Ekitaldia streaming bidez eskainiko da Fundazioaren webgunetik (www.sabinoarana.eus). Aurrez aurre parte hartu nahi izatera, bertaratzea baieztatu behar da.

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 18.a, 388 elementutatik 154.etik 162.era