Prentsa oharra • 2025ko urriaren 17a
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Prentsa oharra • 2025ko urriaren 17a
• Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urteurrenaren atarian, mintegi mamitsua antolatu dute gaur Bilbon Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Jardunaldian, legearen printzipioak, helburuak, ekarpenak, gabeziak eta eraginkortasuna aztertu dira. • Hizkuntzalariek, soziolinguistek, unibertsitateko irakasleek, erakunde publikoetako eta euskal kulturaren munduko ordezkariek euskara biziberritzeko bide berriak jorratu dituzte mintegian, Euskararen Legeak berak ematen dituen aukerak azterturik.
• Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urteurrenaren atarian, jardunaldiak legearen printzipioak, helburuak, gabeziak eta eraginkortasuna aztertuko ditu, baita hizkuntza biziberritzeko egin dituen ekarpenak ere. • Datorren uztailaren 15ean izango den jardunaldian, 9: 15etik 13: 30era, euskaltzainek, soziolinguistek, unibertsitateko irakasleek eta euskal kulturaren munduko ordezkariek hartuko dute parte. Ekitaldia streaming bidez eskainiko da Fundazioaren webgunetik (www.sabinoarana.eus). Aurrez aurre parte hartu nahi izatera, bertaratzea baieztatu behar da.
1921eko uztailaren 9an, San Fermin jaiekin eta Argentinako Independentzia Adierazpenarekin bat etorrita (1816), ikurrina era ofizialean eta ospe handiz jaso zen Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxean. Gertaera hori mugarria izan zen ikurrinaren historian eta geroko bilakaeran, harrezkero euskaldun guztion baterako ikurtzat hartzeko hazia erein zela eta.
• Gertaera 1921eko uztailaren 9an jazo zen, eta inflexio-puntua izan zen, handik aurrera, ikurrina Ameriketako euskaldun guztiek ikur bateratutzat har zezaten. • Sabino Arana Fundazioak eta Laurak Bat etxeak baterako ekitaldia antolatu dute, aldi berean Buenos Airesen eta Bilbon, urteurrena ospatzeko eta euskal diasporak Argentinari nahiz Euskadiri historian zehar egindako ekarria aitortzeko. 2021eko uztailaren 9an, ostiralarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan. • Ekitaldia streaming bidez eskainiko da HEMEN. Aurrez aurre parte hartu nahi izatera, bertaratzea baieztatu behar da. • EAJ-PNV alderdiaren EBBko buru Andoni Ortuzarrek baietsi du ekitaldian parte hartuko duela.
• Nazioarteko adituek izurritearen aldian izandako aldaketak aztertuko dituzte, etorkizunari aurre egiteko aukeraren ikuspegitik, erakunde, politika, ekonomia eta gizarte esparru berriak eraikitzeko asmoz, bai munduan, bai Europan. • Mintegia Sabino Arana Fundazioan egingo da, ekainaren 15ean, 9:00etatik 13:30era. Parte-hartzaileen kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzea (94.405.64.50 / idazkaritza@sabinoarana.eus). Streaming bidez ere lotzea izango da mintegiarekin www.sabinoarana.eus webgunetik eta PDE-EDPren webgunetik: www.democrats.eu.
Gaur, ekainaren 9a, Artxiboen Nazioarteko Eguna, Sabino Arana Fundaziotik eta gure Abertzaletasunaren Artxibotik ospatzen dugu.
• Hiriko hirigintzan eragin handia izan zuen Iruñeko Udaleko lehen euskal zinegotzi abertzaleetako baten bizitza eta ibilbide politikoa jorratzen ditu lanak. • Ekainaren 10ean, ostegunarekin, Sabino Arana Fundazioan, 19:00etan. Fundaziora bertaratu nahi izatera, parte-hartzea baieztatu behar da (94.405.64.50 idazkaritza@sabinoarana.eus).
• Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren 10. edizioaren barruan, herrialdeko gobernu militar islamdarrak ezarritako debekua gorabehera, futbol profesionalean aritu nahi duen Karthumgo (Sudan) emakume gazteen talde baten istorioa kontatzen du filmak. • Ekainaren 2an, asteazkenarekin, 18:30ean. Edukiera mugatua denez, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzen (94.405.64.50 -idazkaritza@sabinoarana.eus).
• Ekitaldian, erakusketa ibiltari honen sustatzaile eta sortzaile Amal Ramsis egiptoar zuzendariak parte hartuko du (badaki gaztelaniaz). • Ekainaren 2an, asteazkenarekin, Sabino Arana Fundazioan, 18:30ean. Ekitaldian zuzenean egon nahi izatera, bertaratzeko asmoa jakinarazi behar da nahitaez (94.405.64.50; idazkaritza@sabinoarana.eus).
41 orrialdetatik 16.a, 364 elementutatik 136.etik 144.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "berriak" iragaziz