Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
16
Mar
2022
Sabino Arana Fundazioak Argentinako Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Nazio Eguna ospatuko du martxoaren 24an, Maiatzeko Plazako Amonen eskutik

Sabino Arana Fundazioak Argentinako Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Nazio Eguna ospatuko du martxoaren 24an, Maiatzeko Plazako Amonen eskutik

Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19:00etatik aurrera, Estela Barnes de Carlotto elkarteko buruarekiko elkarrizketa batzuk entzungo ditugu; Ignacio Montoya Carlotto piano-jotzaile eta musikagileak musika-emanaldia eskainiko du; eta “Contracciones” (Uzkurdurak) antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu, Marta Betoldi eta Laura Azcurra aktoreen eskutik.  

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 14.a, 388 elementutatik 118.etik 126.era