Prentsa oharrak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Prentsa oharra 2026ko uztailaren 28a

90 urte joan dira Gerra Zibila hasi eta lehen Eusko Jaurlaritza eratu zenetik  

  • Josu Erkorekak eta Eugenio Ibarzabalek guduak euskal gizartean eta orduko erakundeetan izan zituen berehalako ondorioak aztertu dituzte Hermes aldizkarian, baita lehen euskal gobernu hark egungo eraikuntza demokratikoan utzi digun ondarea ere. Elkarrizketa Sabino Arana Fundazioaren YouTube kanalean ikus daiteke oso-osorik.
  • Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapiak gogorarazi du EAJ-PNVk eta Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Jaurlaritzak euskal kausa nazionala eta haren balioak defendatu zutela.
  • Hermes aldizkariaren zenbaki honek argitaratze-ziklo berriari ekin dio, diseinu modernoa landuta eta kolaboratzaile berriak gehituta.
20
Urt
2023
Mireia Zarate, Jon Azua, Guillermo Dorronsoro eta Ainara Zelaia.

“Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Komunitateak bertoko industria aldezten jakin izan dute”

  • Jon Azuak –EnovatingLab-eko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Industria eta Energia sailburua 1991 eta 1995 urteen artean–, eta Guillermo Dorronsorok –Deustuko Unibertsitateko Negozio Eskolako Ekonomia, Estrategia eta Berrikuntzaren Kudeaketako irakaslea– Euskal Autonomia Erkidego eta Nafarroako industrian azken hamarkadetan gertatu diren eraldaketak aztertu dituzte.

Informazio gehiago

13
Urt
2023
Mireia Zarate eta Ignacio Etxeberria Sabino Arana 2022ko Sarien aurkezpenean.

Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua, “Irulegiko Eskua” aurkitu zuen arkeologia-taldea, Irakli Kobakhidze, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Mikel Sánchez eta Aspace Gipuzkoa dira 2022ko Sabino Arana Sariak

Informazio gehiago

28
Abe
2022
Euskararen etorkizuneko erronkak eta euskal hiztunen datorren hamarkadako lehentasunak gogoetagai Hermes aldizkariaren hurrengo zenbakian

Euskararen etorkizuneko erronkak eta euskal hiztunen datorren hamarkadako lehentasunak gogoetagai Hermes aldizkariaren hurrengo zenbakian

Bertan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, hurrenez hurren, eta hauekin batera euskararen eta euskal kulturaren arloko ordezkari esanguratsuak: Xabier Barandiaran, Soziologiako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Soziologiako irakaslea; Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa; Jorge Gimenez, itzultzaile eta idazlea; Eva Rodriguez, Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko zuzendaria; Elixabete Larrinaga, Politika eta Administrazio Zientzietako doktorea eta unibertsitateko irakaslea; eta Josune Zabala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.

Informazio gehiago

44 orrialdetatik 11.a, 388 elementutatik 91.etik 99.era