Prentsa oharra • 2025ko ekainaren 12a
Aitor Esteban: "Gure Herriaren norabidea eta pultsua markatzeko behar den tresna gara"
EBBren presidenteak eman dio amaiera "Martxan dagoen Herria. EAJ-PNVren 130. urteurrena" ekitaldi zikloari "EAJ-PNV: XXI. Menderako iparrorratza" izenburupean eman duen hitzaldiarekin

- 2025ko ekainaren 20a, ostirala
"Iparrorratza gara, argi baino argiago dugulako hartu behar den norabidea, eta pultsua gara, mementoa interpretatzen dugulako eta Herri honen erritmoari eusten diogulako. Euskadiren iparrorratza eta pultsua izan gara, eta izaten jarraituko dugu". Esaldi honekin laburbil daiteke "EAJ-PNV: XXI. Menderako iparrorratza" izenburuko hitzaldia, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko buruak, Aitor Estebanek, gaur Sabino Arana fundazioan aurkeztu duena "Martxan dagoen Herria. EAJ-PNVren 130. urteurrena" titulupean egin den hitzaldi zikloari amaiera emateko. Talde jeltzaleak bere hamahirugarren hamarkada beteko du datorren uztailean.
Hitzaldira entzule gisa joan dira SAFren presidente Mireia Zarate, EBBko burukide Maitane Ipiñazar, Miren Martiarena eta Ion Gambra; Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe; Bilboko alkate Juan Mari Aburto; Bizkai Buru Batzarreko burukide Ane Támara eta Mikel Hidalgo; Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente, Ana Otadui; Bingen Zupiria Segurtasun sailburua; Maite Peña GFAko Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatua; Leixuri Arrizabalaga BFAko Kultura eta Kirol diputatua, legebiltzarkide jeltzaleak eta gizarte zibileko eta enpresako ordezkariak.
EAJ-PNVren EBBko buruak hitzaldia hasi du EAJ-PNVren azken 50 urteen laburpena eginez, 1977an legeztatu zenetik gaur egun arte, euskal gizartea giza garapen handiena duen munduko hamabi lekuetako bat bihurtu baita, NBEren IHD indizearen arabera.
"Herri honen iparrorratza izan gara; eta ez gara Iparra ez galtzera mugatu, finkatu egin baitugu; eta, gainera, besteon Iparra ere izan gara", esan du Estebanek. Izan ere, EBBren buruak iparrorratz hori definitzeko aipatu ditu "kudeaketa fidagarria, erantzukizun instituzionala eta akordioak adosteko gaitasuna". Edozein kasutan, Estebanek ziurtatu duenez "iparrorratzak, berez, ez du gizartearen gogoa neurtzen" eta, zentzu honetan Euskadi alderdi sozialean, kulturan, lurralde mailan eta belaunaldien artean askotariko taupadak bateratzen dituen Herria dela esan ondoren, nabarmendu du "EAJ-PNVren balioa dela eta izango dela taupada askotariko horiek sentitzea eta politikagintza mesedegarri bilakatzea".
Etorkizunera begira, Estebanek euskal gizartearen erronkak aipatu nahi izan ditu, hala nola trantsizio ekologikoa, politika industriala edo negu demografiko izenez deitu dena. Horiek denak lantzen ditu EAJ-PNVk mendebaldeko demokraziaren alde eginez, beste alderdi politikoek aldarrikatzen dutenaren aurrean. "Lankidetza publiko-pribatuan sinesten dugu, Europan, europar proiektuan eta askatasunean, eta denon eskubideetan ere", esan du. Zentzu honetan ziurtatu duenez "guk bai aitortzen eta onartzen ditugu gizartean diren taupada ezberdinak, bakarra nahi dutenenen aurrean, gizarte kontrolatua eta baldintzatua".
Donostian, jeltzaleen IX. Batzar Nagusian EAJ-PNVren EBBko buru gisa eman zuen lehen diskurtsoan erabili zuen lehen metafora erabiliz, Estebanek intxaurra eta bere azala aipatu ditu eta Europan kokatu du nazio aitortzari eta Euskadik autogobernu terminoetan duen etorkizunari buruzko ezbaia. Egun, euskal indar politikoen artean autogobernuan aurrera egiteko orduan ematen ari den debateaz, Esteban "itxaropentsu" agertu da "Alderdiak dena emango du" aldarrikatuz, baina era berean nabarmendu nahi izan duenez "jendeari ezin zaio esan dena eginda dagoela".
"20.000 lagun, beste horrenbeste bihotz aldi berean taupadaka, eta gure Herriaren pultsua irmo eta etengabe markatzeko tresna izaten jarraitzeko asmoari eutsiz, arritmiarik gabe eta gelditu gabe. Erritmo onean doan bihotzarekin baino ezin baita gailurrera iritsi: Euskadiren askatasunera", amaitu du.
acompasado puede una persona alcanzar la cima, el objetivo: una Euskadi libre”, ha zanjado.