Hedabideentzako deialdia • 2025ko azaroaren 20a
Francisco Franco diktadorearen heriotzaren 50. urteurrena
“Badiote Franco duela mende erdia hil zela” hitzaldia, Txema Monteroren eskutik. Azaroak 20, osteguna, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan
- 2025ko azaroaren 20a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Duela berrogeita hamar urte, 1975eko azaroaren 20an, Francisco Franco zendu zen. Horrekin batera, Espainiar Estatuko bizitza politiko, sozial eta kulturala ia lau hamarkadatan gaiztotu zuen diktadura ere bukatu zen era formalean. Hala eta guztiz ere, mende erdi geroago, diktadorearen itzalak —bai eta zauriek eta isiltasunak– bizirik dirau orainaldian.
«Badiote Franco duela mende erdia hil zela» izenburu ironikoaren ildoan, diktadorearen ibilerei buruzko hausnarketa ekarriko digu Txema Monterok, ikuspegi kritiko eta desmitifikatzailea erabiliz. Franco, zentzu askotan, ohiz kanpoko pertsona izan zen: adigaitza, aurpegi zurrunekoa, emozioak azaleratzen ez zituena, agintea eta hoztasuna nahasten zituen botere maltzurarren ikurra.
Monterok proposatuko digun ibilbideak Francoren nortasunaren eta utzitako legatuaren hainbat alderdi jorratuko ditu:
- Gerra eta bakea, bizitza (bortitz) bakarraren aurkia eta ifrentzua: «errukirik gabeko» gerraren izaeran, igartzen da ezarri zuen bake «gupidagabearen» izaera.
- Oportunista ideologiaren aldetik: komenientziazko katolikoa zen eta onuragarri zitzaizkion ideiei atxiki zitzaien, ezarritako erregimenaren oinarri.
- Euskadiri dagokionez, ez zuen inoiz harreman normalizaturik izan. Horra hor «euskal salbuespenari» ezarritako zigorrak (Ekonomia Ituna, euskara eta kultura, salbuespen-egoerak...).
- Amaitzeko, epitafio gertagaitza, haren ondarea modu poetiko eta garratzean laburbiltzeko:
«Jeneral ospetsu bat datza hemen, on baino txar handiagoa egin zuena; on egindakoak besteen gaitz; eta eginiko gaitza, oso ondo egin zuen». | «Aquí yace un famoso general Que hizo más mal que bien; El bien que hizo, lo hizo mal; El mal que hizo, lo hizo bien». |
Diktadorea hil eta mende erdira, hitzaldiak frankismoaren eta Francisco Francoren izate nagusiaren memoria era kritikoan berrikustera gonbidatzen gaitu, haren iraupen sinbolikoz hausnatzera, eta historiatik, gaur egungo demokrazian oraindik ere durundi egiten duten oihartzunak ulertzera.