Hedabideentzako deialdia 2025ko ekainaren 19a

Etxeko suteen prebenitzeari buruzko hitzaldia

  • Javier Larrea Arriskuak eta Istripuak Prebentziorako Behatokiko (OPRA) presidenteak zenbait gomendio emango ditu etxeko suteak prebenitzeko.
  • Ekainaren 19an, ostegunarekin, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan (SAF).
Etxeko suteen prebentzioa
  • 2025ko ekainaren 19a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Etxebizitzetako eta espazio itxietako suteak uste baino ohikoagoak dira, baina modu arduratsuan jokatuz gero, hein handian saihets daitezke.

Mapfre Fundazioak eta Suhiltzaileen Teknikarien Elkarte Profesionalak egindako txosten baten arabera, 2024ko azarotik 2025eko otsailera bitartean, guztira 116 pertsona hil ziren Estatuan sute edo leherketa baten ondorioz. Biktima guztietatik, 85 etxebizitzetan hil ziren. Horrelako gertakarietan, hildakoen % 40k, gutxi gorabehera, 65 urte baino gehiago izan ohi ditu; beraz, arreta berezia jarri behar da suteak prebenitzeko neurriekin adin horretatik aurrera.

Helduak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) egun adinekoak gehien kezkatzen dituzten gaiei buruz (osasuna, zahartze aktiboa, adinekoak eta/edo mendekoak zaintzea eta abar) elkarlanean antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, ekainaren 19an, ostegunarekin, 19:00etan, SAFen, Arriskuak eta Istripuak Prebenitzeko Behatokiaren presidente Javier Larreak etxeko suteak prebenitzeko aholkuak emango ditu eta «Bizirik atera sute batean» izeneko filma emango da.

Javier Larrea merkataritzako nabigazioko kapitaina da; Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzuko burua izan zen, oposizioz, bai eta Suhiltzaileen Teknikarien Lanbide Elkarteko presidentea eta idazkari nagusia eta Bilboko Udaltzaingoaren zuzendariordea. Gaur egun, Arriskuak eta Istripuak Prebenitzeko Behatokiaren presidentea da.

Bestalde, nabarmendu behar da Gizarte Zientzien Ikerketako masterra dela, eta doktoretza egiten ari dela UPV/EHUn, istripuak eragiten dituzten kausa sozialak ikertzen.