Hedabideentzako deialdia • 2026ko otsailaren 3a
“LAUAXETA, AMETSEN EGILEA" erakusketaren aurkezpena Bilbon
Otsailak 3, asteartea, 9:30etan, Sabin Etxean. Hizlariak: Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramailea eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatua; Arantxa Tapia, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Jon Kortazar, katedraduna eta literatur kritikaria. Erakusketaren komisarioa. Miren Sorkunde Urkiaga Lauaxetaren iloba ere bertan izango da.
“LAUAXETA, AMETSEN EGILEA" erakusketaren aurkezpena Bilbon
Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) euskal poeta eta olerkariaren jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko antolatu diren ekintzen barruan, otsailaren 3an, asteartearekin, 9:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak «Lauaxeta, ametsen egilea» erakusketa ibiltaria aurkeztuko du Bilbon.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzaz, eta olerkariaren hainbat alderdi jorratzen dira bertan: Mungian emandako umezaroa, kazetaritzari eta poesiari eskainitako dedikazio profesionala, 1936ko Gerran Euzko Gudarostearekin hartutako konpromisoa eta, azkenik, 1937ko ekainaren 25ean, tropa frankisten fusilamendua Gasteizen.
Erakusketaren aurkezpenean parte hartuko dute Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaile eta Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Jon Kortazar erakusketaren komisarioak.
Lauaxetaren iloba Miren Sorkunde Urkiaga ere bertan izango da.