Hedabideentzako deialdia • 2026ko urriaren 20a
Patxi Agirrek Manuel Irujoren eta Nafarroako historiaren arteko lotura jorratu du liburu berrian
- Manuel de Irujo. Amaiur y la historia de Navarra liburua aurkeztuko du historialariak urriaren 20an, Sabino Arana Fundazioan
Patxi Agirrek Manuel Irujoren eta Nafarroako historiaren arteko lotura jorratu du liburu berrian
- 2026ko urriaren 20a, asteartea
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Patxi Agirre Agirrezabalaga Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Historia Garaikideko doktoreak bere azken liburua, Manuel de Irujo, Amaiur y la historia de Navarra, aurkeztuko du datorren asteartean, urriaren 20an, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan.
Liburuak Manuel Irujoren inguruan eta Nafarroako historiaren interpretazioan sakontzen du, Irujoren pentsamendu politikoaren oinarri izan ziren elementu batzuei arreta berezia eskainiz: Amaiur, Nafarroaren independentziaren lekukoa; euskara, Lingua Navarrorum; foru-tradizioa eta Malato zuhaitza; Pirinioak, batasun-eremua, ez muga edo bereizteko eremua; euskal tradizio demokratikoa; edo Arturo Campion, Sabino Arana eta San Frantzisko Xabierkoa.
Hala berean, liburuan Irujoren ibilbide politikoari lotutako gertakari eta gaiak jorratzen dira, hala nola Nafarroak Estatutu bateratuaren aurrean izan zuen jarrera, Gerra Zibilean hartu zuen konpromiso humanitarioa (matxinatuen alde zeudenen bizitza salbatzeko egindako ahalegina ere aintzat hartuta) edo Nafarroako Parlamentarien Kontseiluaren sorrera. Horrek guztiak modua ematen digu Nafarroarekin eta euskal gaiarekin konpromiso sakona zuen Manuel Irujorengana hurbiltzeko, bere pentsamendu politikoa hiru ardatz nagusiren inguruan egituratuta: nafartasuna, euskaltasuna eta foraltasuna.
EGILEA
Patxi Agirre Agirrezabalaga Historiako lizentziaduna da eta Espainiako Historia Garaikideko masterra (nazioarteko testuinguruan) egin du UNEDen. Historia Garaikideko doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta bertan defendatu zuen El hecho religioso en la vida política de Manuel Irujo doktore tesia, bikain cum laude kalifikazioa aterata.
Justizia Ministerioak argitaratutako Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco liburuaren eta Nafarroako Gobernuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratu dioten Manuel de Irujo: Amaiur y la historia de Navarra liburuaren egilea da. Gaur egun, Jose Lecaroz kazetariari buruzko ikerketa bat egiten ari da. Lecaroz Donostiako El Día (1931-1936) egunkariaren zuzendaria eta Jose Antonio Agirre Lehendakariaren eta Manuel Irujoren kolaboratzailea izan zen.