Hedabideentzako deialdia • 2026ko urriaren 14a
Oihane Pardok Amarenak aurkeztuko du Euskal Abertzaletasunaren Museoan, tradizioa eta diseinu garaikidea eskutik helduta doazen proiektua
Moda enpresaren sortzaile eta sormen-zuzendaria lanean ari da euskal kulturaren elementuak bizirik iraunarazteko, publiko berriengana hurreratzeko eta gure mugetatik haratago hedatzeko.
Aurkezlea: Marisa Trueba, ekintzailetza eta jatduera berrietarako teknikaria Bidasoa Bizirik garapen-agentzian.
Oihane Pardok Amarenak aurkeztuko du Euskal Abertzaletasunaren Museoan, tradizioa eta diseinu garaikidea eskutik helduta doazen proiektua
- 2026ko urriaren 14a, asteazkena
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Museo del Nacionalismo Vasco (Ibáñez de Bilbao, 16 - Sabin Etxea)
«HERRI TXIKI, INPAKTU HANDI»
Urria 14, asteazkena, 19:00, Euskal Abertzaletasunaren Museoa
(Sabin Etxea, Ibáñez de Bilbao, 16)
OIHANE PARDO
AMARENAK ekimenaren sortzailea eta sormen-zuzendaria
Duela hamar urte, Oihane Pardok arkitekturari utzi eta askok ezinezkotzat jotzen zuten proiektu bati ekin zion: antzinako euskal jaka tradizionala, hau da, kaikua, berreskuratzea eta tokiko kulturak ere munduan eragina izan dezakeela erakustea.
Amarenak dela bitarte, Pardoren lana museoetara, pasabideetara eta nazioarteko hedabideetara iritsi da, hala nola Vogue adizkarira, eta diseinuak kultura bizirik iraunarazi eta tradizioa, sormena nahiz etorkizuna josteko modu berriak zabaltzeko bidearen adibide bikain bihurtu da.
Oihane Pardo diseinatzaileak tradizioari, diseinuari eta nazioarteko hedapenari buruzko hitzaldia emango du datorren urriaren 14an, Sabin Etxean (Ibáñez de Bilbao, 16, Bilbo), «Ondarearen Europar Jardunaldiak» izenekoaren barruan eta Museoak antolatutako «Gazte ekintzaileak» zikloaren esparruan.
«Herri txiki, inpaktu handi» izenburuaren ildoan, Amarenak ekimenaren sortzaile eta sormen- zuzendariak bere ibilbide profesionala eta duela hamarkada bat sortu zen proiektu horren bilakaera jorratuko ditu, helburu erraz eta handinahi bati lotuta: euskal jantzi tradizional bat berreskuratzea eta tokiko kultura sormenaren, berrikuntzaren eta nazioarteko hedapenaren iturri bihur daitekeela erakustea.
Duela hamar urte, Oihane Pardok arkitektura atzean utzi eta, hasiera batean, gauzatzen zaila zirudien proiektua abian jarri zuen. Antzinako euskal jantzi tradizional bat izan zuen abiabuntu, euskal lurraldeko kulturari eta eguneroko bizitzari lotutako kaikua, hain zuzen ere; hala, Pardok jantzi hori ikuspegi garaikide batetik berreskuratzea, aztertzea eta berrinterpretatzea erabaki zuen.
Ekimen horretatik Amarenak sortu zen, eta proiektua hazte joan da, tradizio eta diseinu garaikidea elkarrekin solasean aritu eta elkar elikatzen den egitasmo bihurtu arte. Sortzen dituen jantzien bidez, Oihanek euskal kulturaren elementuak bizirik iraunarazteko lan egiten du, hizkuntza berrietara bihurtuta eta oso publiko ezberdinetara hurreratuta.
Amarenak ekimenaren ibilbideak, gainera, argiro erakutsi digu tokikoa eta nazioarteko hedapena ez direla etsai. Oihane Pardoren lana museo eta pasabideetara iritsi da eta nazioarteko hedabideen interesa piztu du, besteak beste, Vogue moda aldizkariarena. Horrela, euskal jantzi tradizional jakin bat berreskuratzea helburu izan duen ekimen batek bidea egin du diseinu eta moda garaikideari lotutako espazioetan, nazioartean.
Hitzaldian, Pardok hamar urteko ibilbidean izan dituen bizipenak aletuko ditu, proiektuaren hastapenetatik ekimena finkatu eta hedatu den arte. Halaber, kultura-ondareari lotutako elementuak erabiliz lan egiteak dakartzan erronkei helduko die, bai eta horiek berrinterpretatzearen garrantziari ere, gaur egungo gizartearen zati izaten jarrai dezaten.
«Herri txiki, inpaktu handi» egitasmoa ekimen txikiek eraldaketa handiak sortzeko duten gaitasunari buruzko gogoeta da, bai eta sormenak eta diseinuak kultura baten transmisioan izan dezaketen eginkizunari buruzko hausnarraldia ere. Amarenak ekimenaren ibilbideak badarakutsalako iraganera begiratzeak etorkizuneko proposamen berriak eraikitzeko ere balio dezakeela.
Hitzaldi hori eskainita, Museoak euskal kulturak bere mugetatik haratago berritzeko eta hedatzeko gaitasuna nabarmendu nahi du, tradizioa elementu estatikoa ez dela frogatuz, ondare bizia baizik, berrinterpretatu, eraldatu eta testuinguru berrietara eraman behar dena, jatorrizko tokiarekin daukan lotura galdu barik.