Hedabideentzako deialdia 2025ko ekainaren 3a

Daniel Innerarityk eta Humberto Bustincek adimen artifizialaren erronkak eta aukerak jorratuko dituzte Iruñean, ikuspegi etiko eta humanistatik

  • Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute topaldia, datorren asteartean, ekainak 3, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Iruñeko Tres Reyes Hotelean.
  • Ordu erdi lehenago, 18:00etan, hizlariek kasu egin diete hedabideei.
Adimen Artifiziala ikusmolde etiko eta humanistatik Adimen Artifiziala ikusmolde etiko eta humanistatik
  • 2025ko ekainaren 3a, asteartea
  • 18:30h -(e)tik 20:00h -(e)tara
  • Tres Reyes Hotela, Takonerako lorategiak, 1

Daniel Innerarity, Filosofia Politikoko katedraduna, «Adimen artifizialaren teoria kritikoa» liburuaren egilea, ikertzailea eta saiakera-egilea, eta Humberto Bustince, Konputazio eta Adimen Artifizialeko katedraduna, ikertzailea, dibulgatzailea eta irakaslea, Adimen Artifizialaren erronkez eta aukerez mintzatuko dira ikuspegi etiko eta humanistatik, datorren asteko asteartean, ekainak 3, 18:30etik aurrera, Iruñeko Tres Reyes hotelean egingo den solasaldian. Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu duten topaldi horretan, nahi duen orok parte-hartzea izango du. Aitana Duque komunikatzaileak moderatuko du saioa.

Adimen artifiziala gure gizartean betetzen ari den –eta bete behar duen– zereginari heltzeko asmoz, topaldiak teknologia horrek dakartzan erronka etiko, sozial eta politikoei buruzko mintzagunea ireki nahi du, filosofia politikotik eta zientzia konputazionaletik begirada bateratua erabiliz.

Aurrekoaz gain, saioaren helburua da eztabaida piztea estatuek korporazio teknologikoen aurrean izan behar duten eginkizunari buruz, adimen artifizialeko sistemek sortzen duten energia-gastuari buruz eta erakundeek horri buruzko informazioa emateko betebeharrari buruz, Europaren subiranotasun teknologikoari lotutako aukerari buruz, edo demokrazia indartuko duen Adimen Artifiziala eraikitzeko bideragarritasunari buruz.

Azkenik, etorkizunari begira, gogoeta egin nahi da hurrengo 10 edo 15 urteetan zer-nolako adimen artifizial eraiki nahi dugun, nolako gizarte-eragin izango duen edo zer printzipiok gidatu beharko luketen IAren etika publikoa.