Hedabideentzako deialdia 2025ko urriaren 16a

Emilio Olabarriak ondoko gaia jorratuko du Sabino Arana Fundazioan (SAF): “pentsioen sistema publikoen indarguneak eta ahuleziak”

“Pentsioen etorkizuna ez da adabakiak erabiliz konponduko: alderdien, gizarteko solaskideen edo beste eragile batzuen arteko itun handi batek bakarrik berma dezake pentsioen iraunkortasuna”, aurreratu du diputatu ohi eta Toledoko Itunaren sortzaileetako batek, urriaren 16an, 19:00etan, SAFen emango duen hitzaldiaren harian.

Hitzaldia: \ Hitzaldia: "Pentsioen sistema publikoen indarguneak eta ahalguneak"
  • 2025ko urriaren 16a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Helduak Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak gaur egun adinekoak kezkatzen dituzten gaiei buruz (segurtasuna, zahartze aktiboa, zaintza eta abar) elkarrekin antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, urriaren 16an, ostegunarekin, 19:00etan, Emilio Olabarria diputatu ohiak, Toledoko Itunaren sortzaileetako batek eta Deustuko Unibertsitateko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzenbideko irakasleak pentsioen sistemaren etorkizuna aztertuko du SAFen.

Estatuko pentsio-sistema publikoak jasangarritasun-erronka handi bati egin behar dio aurre. Bada, Konstituzioaren konfigurazioak babes unibertsala, nahikoa, publikoa eta atzeraezina bermatzen du, baina errealitate demografikoak eta ekonomikoak printzipio hori kolokan jartzen du. Ia-ia 22 milioi pertsona ari dira lanean, hilero 12 milioi pentsio baino gehiago finantzatzeko, eta sistemak BPGd indizearen % 4 gainditzen duen defizita metaturik dauka, hau da, 50.000 milioi euro baino gehiago.

«Desorekaren eragile nagusiak aski ezagunak dira: bizi-itxaropena luzatzearen aldean, egin beharreko kotizazioak bete dituzten interesdunen erretiroa hartzeko adina aurreratzea, baby boom delako belaunaldia erretiroaren sasoira iritsi izana eta jaiotza-tasa txikia, kopurutan, etorkizuneko langileak prestazioei eusteko desabantaila garbian jartzen dituena. Horrez gain, gazteen lan-prekarietatea eta, soldaten kotizazioak topea jota dagoenez, sistemaren finantzaketatik at gertazen dira», aurreratu digu Toledoko Itunaren sortzaileetako batek.

Olabarriak dioenez, «egungo neurriek, hala nola kotizazio-oinarrien apurka-apurkako destopatzeak, pentsio handienen neurriko igoerak moderatuak edo zenbaketa-aldiaren luzapenak, diru-sarrera gehigarriak ekarrri dituzte, baina ez dute arazoa errotik konponduko. Kasu askotan, «adabaki» soilak dira, datozen hamarkadetan larriagotuko den egiturazko erronka baten aurrean».

Hitzaldian, Olabarriak azpimarratuko du «pentsioak alderdien arteko borrokatik aldenduko dituen itun handi batek soilik ahalbidetuko duela sistemaren finantzaren iraunkortasuna bermatzea». Bere ustez, «akordio politiko eta sozial zabalik gabe, edozein irtenbide errealismo magikoaren eremuan geratuko da».

Emilio Olabarriak alderdi horiek guztiak azalduko ditu datorren ostegunean, urriaren 16an, Sabino Aranan emango duen hitzaldian, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea da.

 Toledoko ituna

Toledoko itun deritzo Espainiako Estatuko pentsio-sistemaren iraunkortasuna ziurtatzeko neurriak eztabaidatu, aztertu eta proposatzeko alderdi politiko guztien babesaz 1995ean sortu zen parlamentu-batzordeari. Hainbat alderditako ordezkariek osatu zuten, eta, eratu zenean, pentsio-sistema borroka politikotik ateratzea eta  neurriak adostasunez hartzea lortu zen.