Hedabideentzako deialdia • 2025ko azaroaren 10a
Daniel Innerarityk eta Humberto Bustincek adimen artifizialaren erronkak eta aukerak jorratuko dituzte SAFean, ikuspegi etiko eta humanistatik
Datorren asteartean, azaroak 10, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Miriam Duque kazetariak moderatuko du saioa. Ekitaldia publikoarentzat irekia izango da.
                                                            Adimen Artifiziala ikusmolde etiko eta humanistatik. Daniel Innerarity eta Humberto Bustince adituen arteko solasaldia
                                                                        - 2025ko azaroaren 10a, astelehena
 - 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
 - Sabino Arana Fundazioa
 
Daniel Innerarity, Filosofia Politikoko katedraduna, “Adimen artifizialaren teoria kritikoa” liburuaren egilea, ikertzailea eta saiakera-egilea, eta Humberto Bustince, Konputazio eta Adimen Artifizialeko katedraduna, ikertzailea, dibulgatzailea eta irakaslea, Adimen Artifizialaren erronkez eta aukerez mintzatuko dira ikuspegi etiko eta humanistatik, datorren asteko astehelenean, azaroak 10, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan egingo den solasaldian. Miriam Duque kazetariak moderatuko du saioa. Ekitaldia publikoarentzat irekia izango da.
Adimen artifiziala gure gizartean betetzen ari den -eta bete behar duen- zereginari heltzeko asmoz, topaldiak teknologia horrek dakartzan erronka etiko, sozial eta politikoei buruzko mintzagunea ireki nahi du, filosofia politikotik eta zientzia konputazionaletik begirada bateratua erabiliz.
Aurrekoaz gain, saioaren helburua da eztabaida piztea estatuek korporazio teknologikoen aurrean izan behar duten eginkizunari buruz, adimen artifizialeko sistemek sortzen duten energia-gastuari buruz eta erakundeek horri buruzko informazioa emateko betebeharrari buruz, Europaren subiranotasun teknologikoari lotutako aukerari buruz, edo demokrazia indartuko duen Adimen Artifiziala eraikitzeko bideragarritasunari buruz.
Azkenik, etorkizunari begira, gogoeta egin nahi da hurrengo 10 edo 15 urteetan zer-nolako adimen artifizial eraiki nahi dugun, nolako gizarte-eragin izango duen edo zer printzipiok gidatu beharko luketen IAren etika publikoa.