Deialdiak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Elena Moreno Scheredre idazleak literaturaren botere emozionalari buruzko hausnarketa proposatuko digu

Deialdia 2026ko maiatzaren 6a

Elena Moreno Scheredre idazleak literaturaren botere emozionalari buruzko hausnarketa proposatuko digu

“Bizitakoa kontatu. Historiaren emozio isilak” hitzaldia eskainiko du, datorren maiatzaren 6an, asteazkenarekin, 19:00etan Euskal Abertzaletasunaren Museoan, Ibañez de Bilbao, 16 [Sabin Etxea].

Jon Bilbao Saraleguik, eAtlantic fundazioaren kolaboratzaileak eta "Bilboko Diletanteen Foroa" kultur elkarteko idazkariak, aurkeztuko du hitzaldia. 

02
Mai
2017

Hermes aldizkariaren 55. alearen aurkezpena, euskal erakunde batean Bizkaiko Foru Aldundia, abertzaleek gehiengoa lortu zutenetik lehen mendeurrena dela eta

Herrialdeko 29 pertsona ospetsuk gogoeta egingo dute euskal aberriaren XXI. mendeko erronkez eta gure erakunde-esparruaz, aberrigintzaren eta gizartegintzaren eragiletzat hartuta. Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria, ekitaldian izango da. Ekitaldia, maiatzaren 4an, ostegunarekin, goizeko 11:00etan, Bilboko egoitzan izango da.

Informazio gehiago

15
Ots
2017

Eugenio Ibarzabalek Bilbon aurkeztuko du “Días de ilusión y vértigo. 1977-1987” liburua

• Idazlearen bizipenez gain, liburuak Euskadiko Trantsizio-aldiko mugarriak eta XX. mendeko euskal abertzaletasunaren historia jorratzen ditu, pertsona esanguratsu askori egindako elkarrizketak direla bide. • Toti Martinez de Lezeak, Juan Mª Ollorak eta Roman Sudupek lagunduko diote Donostiako kazetari eta idazleari liburuaren aurkezpenean, Sabino Arana Fundazioan, otsailaren 22an, asteazkenarekin, 19:30etan.

Informazio gehiago

25 orrialdetatik 20.a, 225 elementutatik 172.etik 180.era