Deialdia • 2025ko azaroaren 12a
Mintegi: Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak, Franco hil eta 50 urtera
Azaroak 12, asteazkenarekin, 9:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan (SAF)
- Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak emango dio hasiera jardunaldiari, «Sekretu ofizialen Legeari» buruzko hitzaldia eskainita.
- Mintegiak hainbat gai jorratuko ditu, hala nola dokumentu-iturrietarako irispidea eta mendean oraindik ere badirauten dokumentuen sakabanaketa eta konfiskazioa.
- Sarrera librea da, baina izena eman behar da nahitaez, Sabino Arana Fundaziora deituta (94.405.64.50) edo idazkaritza@sabinoarana.eus helbidera posta elektronikoa bidalita.