Hedabideentzako deialdia • 2026ko urriaren 21a
1825ean jazoriko hiru hilketak Bizkaiko Foru Barriaren aplikazioa ezagutzeko modua ematen digute
- Gotzon Lobera legelari eta euskaltzain urgazleak Bizkaiko sistema juridikoaren prozesu judizialaren nondik norakoak eta berezitasunak aletuko ditu urriaren 21ean Euskal Abertzaletasunaren Museoan (Ibáñez de Bilbao 16, Sabin Etxea) egingo den hitzaldi batean.
Hitzaldia: “Hiru hilketa eta araubide juridiko berezkoa: Bizkaiko Foru Barria”, Gotzon Lobera, legelari eta euskaltzain urgazlearen eskutik.
- 2026ko urriaren 21a, asteazkena
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Euskal Abertzaletasunaren Museoa (Ibáñez de Bilbao, 16 - Sabin Etxea)
Hitzaldia: Hiru hilketa eta araubide juridiko berezkoa: Hizlaria: Gotzon Lobera, legelaria eta euskaltzain urgazlea. Aurkezlea: Erramun Osa, Euskaltzaindiaren idazkariordea eta Data: Urriak 21 Ordua: 19:00 Lekua: Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Ibáñez de Bilbao, 16 |
Bizkaiko Foru Berria deiturikoaren bosgarren mendeurrenaren kariaz antolatu diren ekitaldien esparruan, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Hiru hilketa eta araubide juridiko berezkoa: Bizkaiko Foru Barria izenburuaren ildoko hitzaldia eskainiko du urriaren 21ean, 19:00etan, Gotzon Lobera legelari eta euskaltzain urgazlearen eskutik. Erramun Osa Euskaltzaindiaren idazkariorde eta Ikastolen Konfederazioko hizkuntza zuzendari ohiak aurkeztuko du saioa.
Hitzaldiak 1825eko urriaren 23an San Andres Etxebarrikoan izan zen gertakuntza bat izango du abiapuntu. Altzibar baserrian, hango bizilagun ohi batek familia bateko aita, ama eta alaba hil zituen. Krimenaren larritasunetik haratago, orduan indarrean zegoen Bizkaiko Foru Barria zelan aplikatzen zen eta manu horren xedapenek prozesu judizialean ekarri zituzten ondorioak ezagutzeko aukera ematen du jazotakoak.
Gotzon Loberak epaiketaren berezitasun juridikoak jorratuko ditu eta, bereziki, kaparetasunari lotutako berme batzuk. Horien artean zeuden Bizkaian Gipuzkoako kaparetasuna aitortzea eta baldintza horri lotutako ondorio juridiko batzuk, hala nola tortura aplikatzeko debekua eta zigorra betearazteko modua hautatzeko aukera. Era berean, esan dezagun prozesuan ofiziozko abokatu bat izendatu zela akusatua defendatzeko.
Ikerketari esker, dokumentazio historikoa eta Amalau eriyotzena deritzon bertso-paperean jasotako tradizioarekin alderatu ahalko da. Bertso bidezko kontakizun horrek aldeak ditu dokumentatu diren gertakariekin, besteak beste, Lleidan izandako bost hilketaren aipamena; Altzibar baserrian, berriz, hiru hilketa izan ziren.
Nabarmentzeko beste alderdi bat krimenen egilearen nortasuna da. Hiltzailearen abizena hainbat modutan agertzen da kontsultatu diren iturrietan: Larrañaga eta Larrinaga. Desadostasun hori dugu kasuaren berrosaera historikoa zailtzen duen elementuetako bat.
Gertakari horretatik abiatuta, Bizkaian XIX. mendean indarrean zegoen sistema juridiko berezkoaren funtzionamenduaz jakiteko eskainiko digu hitzaldiak, sistema horren bermeez eta berezitasunez, eta gertakariak bertsoz idatzitako tradizioan utzitako arrastoaz.