Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

Mintegia: «Aurrera ala atzera? GAKO BERRIEN bila»

«Aurrera ala atzera? GAKO BERRIEN bila» leloaren haritik, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak topaldia antolatu zuten pasa den abenduaren 18an adituen eskutik, euskararen egoeraren eta bilakabide soziolinguistikoaren inguruko gako berriez eztabaidatzeko.

Iñaki Iurrebaso Biteri, EHUko Soziologiako doktore eta UEMAko ikertzailearen hitzaldi nagusitik abiatuta, nork bere ikuspuntua azaldu zuen topaldiko partaide bakoitzak. Doktoretza-tesian, Iurrebasok euskararen egoera eta bilakaera jorratzen ditu, demolinguistikaren ikuspegitik.

Bideoa ikusi

Euskal literaturaren memoria, genero-ikuspegiz

Gaurkoan, euskal emakume idazleen oroimena aldarrikatzea izan da euskal literaturako adituak bildu dituen jardunaldiaren helburua, Sabino Arana Fundazioak, Labayru Fundazioak eta Bilboko Udalak antolatu duten topaldiaren barruan.

Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak izenburuaren ildoan, Xabier Altzibar idazle eta euskal literaturaren ikertzaileak; Larraitz Ariznabarreta euskal ikasketetan aditu eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak; eta Jasone Osoro kazetari eta idazleak, euskal emakume idazleek zer idatzi eta zergatik idatzi duten jorratu dute, klasikoetatik hasita eta gaurdainokoak hizpide hartuta; beste alde batetik, aurrekoen eta egungo egileen artean loturarik ba ote dagoen eztabaidatu dute.

Bideoa ikusi

17 orrialdetatik 5.a, 200 elementutatik 49.etik 60.era