2026ko ekainaren 18a
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2026ko ekainaren 18a
Trasatlántica: bizitza sustatzeko ontziak
Trasatlántica izeneko konpainiaren itsasontziak bihotzez lotuta daude Bilboko hiriarekin eta itsasadarrarekin. Gerra Zibilean, milaka iheslari eraman zituzten erabestera. Bigarren Mundu Gerraren ostean, berriz, antibiotikoak ekartzea ahalbidetu zuten, eta horrek hein handian lagundu zuen gaixotasun infekziosoen ziozko hilkortasuna murrizten.
Virginia Berasategui kirolari eta triatleta ohiak Sabino Arana Fundazioan aurkeztu zuen Euskal Herriko paisaiak, kultura eta gastronomia bizikletaren gainean ezagutzeko aukera eskaintzen duen proiektu berri hau.
Urteurrena ospatzeko, mahai-inguru bat antolatu du Sabino Arana Fundazioak, eta ondokoek parte hartu zuten bertan: Ibane Azpiritxaga Caracasko Euskal Etxeko egungo presidentea, Pedro Javier Arriaga Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Erakundearen presidente eta eusko-venezuelar komunitatearen Jazoera argitalpenaren bultzatzailea (biak Caracasetik konektatuko dira zoom bidez), Jon Mikel Olabarrieta Caracasko Euskal Etxeko presidente ohi eta Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Erakundearen idazkari ohia, Nere Olabarrieta, Jon Mikelen alaba, dantzaria eta Venezuelako Euskal Etxeko dantza- taldearen arduraduna, eta Gonzalo Attias, Jon Mikelen biloba eta, Bilbon, abeslari liriko izateko prestakuntza jasotzen ari dena. Azken hirurak Bizkaiko hiriburutik hartu zuten parte.
Estepan Aldamizetxebarria kazetariak moderatuk zuen mahai-ingurua.
Arantza Zugasti, Txaro Beobide eta Sonia Hernando 1995ean Pekinen (Txina) egin zen Emakumeei buruzko Laugarren Mundu Konferentzian parte hartu zuten 17.000 lagunetatik lau izan ziren. Haiek zer suposatu zuen Beijingera egindako bidaiak eta nola eragin duen han jasotakoak euskal gizartean azaldu ziguten.
Zigor Egia alpinista eta Euskal Mendizale Federazioaren presidenteordeak atsegin handiz gonbidatzen gaitu COVIDek sorrarazitako pandemiaren eraginez konfinatu aurretik berak eta beste bi mendizaleek Finlandiako Laponia eskualdeko Inari aintziran egindako ibilaldiari buruzko dokumentala ikustera.
Musikeneko irakaskuntza plangintzako zuzendariordea eta irakaslea den Itxaso Sainz de la Mazak azaldu zuen, besteak beste, Bolero entzutetsua egin zuen musikariaren jatorriak eta euskal kulturgintzarekiko atxikimenduak berebiziko eragina izan zutela bizitza osoan Ravelen sorkuntzan.
Jon Azua, Mari Karmen Garmendia eta Juan Ramón Guevara sailburu ohiek, sasoi hartako EBBko diruzain Josu Ortuondok, Pilar García de Salazar Lehendakariaren laguntzaile pertsonalak eta Jon Goikolea kazetariak (moderatzailea), Ardanza bera eta beraren ibilbideaz jardun zuten mahai-inguru batean.
Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zaratek, eta erakundearen idazkariak, Ignacio Etxeberriak, 2024ko ekitaldiko Sabino Arana Saria jasoko duten pertsona eta antolakundeen izenak eman dituzte. Sarion bidez, gizartearen zerbitzuan aritzeko prestutasun eta ahalegin bikainagatik nabarmentzen diren pertsona ospetsu, erakunde edo gizataldeak aintzatetsi nahi dira.
Patxi Agirre Arrizabalaga Historiako doktoreak (UPV/EHU) Aranzadiren ekinbide politikoaren zenbait alderdi errepasatu zituen eta donostiarraren ideologia politikoari darizkion abiaburu batzuk azaldu zituen Sabino Arana Fundazioan.
«Aurrera ala atzera? GAKO BERRIEN bila» leloaren haritik, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak topaldia antolatu zuten pasa den abenduaren 18an adituen eskutik, euskararen egoeraren eta bilakabide soziolinguistikoaren inguruko gako berriez eztabaidatzeko.
Iñaki Iurrebaso Biteri, EHUko Soziologiako doktore eta UEMAko ikertzailearen hitzaldi nagusitik abiatuta, nork bere ikuspuntua azaldu zuen topaldiko partaide bakoitzak. Doktoretza-tesian, Iurrebasok euskararen egoera eta bilakaera jorratzen ditu, demolinguistikaren ikuspegitik.
Elisa García Mingo soziologoak eta sexu-indarkeria digitalaren inguruko adituak teknologiak bide ematen dien sexu-indarkeria berriak aztertu zuen SAFen
17 orrialdetatik 4.a, 193 elementutatik 37.etik 48.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz