Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

Diseinua, artea eta ogibidea: begirada bat Euskaditik mundura

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak “Gazte ekintzaileak” zikloaren beste saio bat eskainiko zuen azaroak 26. Ekimen hori sortu da gazteei ahotsa emateko, prestakuntza amaitu ostean, gizarte-eragin nabarmena duten proiektu berritzaileak lagun, esparru profesionalean bidea egiten jakin duteen gazteei, hain zuzen ere. Oraingo honetan, Gabriela Sagarminaga diseinatzaile bizkaitarrak eman zuen hitzaldia, “Diseinua, artea eta ogibidea: begirada bat Euskaditik mundura” izenburupean.

 

Bideoa ikusi

Mintegia: Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak, Franco hil eta 50 urtera

Aurten 50 urte beteko dira Franco hil zenetik, eta gerrak eta ondorengo diktadurak ondareari eta dokumentazioari eragindako egoerak nahasi izaten jarraitzen du: hainbat agirik konfiskatuta jarraitzen dute, errepresioaren historia aztertzeko eta ezagutzeko iturrietara sartzeko mugak edo ia aukerarik ere ez, itzuli gabeko ondasunak...Aitor Esteban, Josep Cruanyes, Fernando Mikelarena, Sergio Gálvez, Javier Buces eta Eduardo Jauregi jardunaldian parte hartu zuten.

Bideoa ikusi

15 orrialdetatik 1.a, 180 elementutatik 1.etik 12.era