Efemeridea 2022ko irailaren 14a

“Euskalduna naiz, euskaraz bizi naiz, euskaldun hilko naiz, eta berpiztuko banintz, euskaldun izaten jarraituko nuke”.

Jean Pierre Passicotek, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeko lehen lehendakariak, gaurkoa lako egun batean, 1933ko irailaren 14an, hain zuzen ere, Luhuson (Lapurdi) Euskalzaleen Biltzarraren bilera batean, emandako hitzalditik ateratako hitzak dira. Bertan parte hartu zuen “Argentinako euskaldunen” ordezkari.

Jean Pierre Passicot. Jean Pierre Passicot.

Jean Pierre Passicot Lapurdiko Donibane Lohizunen jaio zen eta 1880an iritsi zen Argentinara. Ipar Euskal Herriko Euskal Etxeko presidentea izan zen 1895-1920 eta 1922-1927 aldietan, bai eta bazkide sortzaileetakoa eta eta ohorezko presidentea ere. Era berean, Rio de la Platako Frantses Bankuko (oraingo BBVA) finantza-erakundeko presidentea, Frantses Ospitale eta Babes-exteko presidentea, La Platako courrier Elkartearen Administrazio Kontseiluko presidentea, Arkitektoen eta Kontratisten Elkartearen sortzailea; Frantziako gobernuak Ohorezko Legioko chevalier (zalduna) izendatu zuen, baina, gauza guztien gainetik, euskalduna eta euskaltzalea izan zen. Horren erakusgarri dugu La Baskonia, Euskal Herria, Haritza eta Euskaria argitalpenei emandako diruzko laguntza.

1937ko urriaren 21ean hil zen Baionan, auto-istripu batean. Hara joan zen Euskal Pilotaren Astera.