Efemeridea 2022ko uztailaren 13a

Nafarroa, abertzaletasunaren aitzindarien alde

1882ko urriaren 13an, Iruñean, erakunde ofizial batek, Iruñeko Udalak, euskarari lekua eskaini zion aurreneko literatura lehiaketa egin zen.

Juan de Iturralde Suit. Juan de Iturralde Suit.

Juan Iturralde Suit (Iruñea, 1840ko urriaren 23a - Bartzelona, 1909ko abuztuaren 17a) nafar historialari eta idazleak, euskal erakunde eta foruen defendatzaile sutsuak, mugarri historiko horren bultzatzailea izan zen.

Iturraldek aurkeztutako euskararen aldeko mozio batek ekarri zuen literatura erakunde ofizial batek euskarari lekua eskaini zioneko lehen literatura lehiaketa. Lehiaketa hori 1882ko uztailaren 13an egin zen, Iruñeko alkatea lehiaketaren buru izan zela.

Hizkuntzaren gainbehera eta atzerapenagatik kezkatuta zegoela, Nafarroako Euskara Elkartea sortu zuen. Era berean, euskal ortografia bateratzko lanetan parte hartu zuen mendearen hasieran, Arana Goiri, Campión, E. Aranzadi, Arrese-Beitia, Azkue, Broussain, Guibaeu, Landerretxe eta abarrekin batera. Iturralderen irizpidea hizkuntzari eustea zen, “eztabaida eta propaganda politiko, erlijioso eta sozial orotatik aldendurik”. 1902an, Bartzelonan bizi zela, ‘Eskualtzaleen Biltzarreko’ kide izan zen.