Efemeridea 2021ko uztailaren 29a

Manu de la Sota, erbestean egon zen abertzaletasunaren hedatzaile esanguratsua, euskal folklorearen eta kulturaren bidez

Gaurkoa lako egun batean, 1897ko uztailaren 29an, Manuel de la Sota Aburto jaio zen Getxon (Bizkaia).

Manu de la Sota, erbestean egon zen abertzaletasunaren hedatzaile esanguratsua, euskal folklorearen eta kulturaren bidez

Gizon jantzia eta kultura-sustatzailea zela, batez ere, euskal abertzaletasunaren mugimenduari lotutako hainbat kultura-adierazpenetan parte hartzeagatik nabarmendu zen.


Ramón de la Sota Llano industrialariaren semea izan zen, Zuzenbidea ikasi zuen Salamancan eta Cambridgen, eta azken leku horretan irakasle jardun zuen urte batzuetan. Sabino Arana eta Arturo Campionen antzezlanen egile eta egokitzaile izan zen. Eli Gallastegi eta Jose Maria Uzelai margolariarekin batera, antzerki-mugimendu hedatzailearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen.


Abertzaleak banandu zirenean, 20ko hamarkadan, “Aberri” joerarekin bat egin zuen. 20ko hamarkadaren amaieran eta 30eko hamarkadaren hasieran, “Pyrenaica” aldizkariaren zuzendaria izan zen, Athleticeko presidentea, “Pizkundia” taldearen zuzendari eta bultzatzaileetako bat, Jagi-Jagi aldizkarrian kolaboratu zuen. Gerra Zibila hasi zenean, 1937an, erbesteratu zen eta Euzkadiko Gobernuak bultzatutako hedakuntza-eginkizunetan parte hartu zuen. Horrela, besteak beste, “Euzkadi” futbol selekzioaren ordezkaria eta Eusko Jaurlaritzaren eskuordekoa izan zen New Yorken, 40ko hamarkadaren amaierara arte. Orduan, Miarritzera itzuli zen. 1979ko abenduaren 16an hil zen, Patrick ilobaren etxean, jaiotzen ikusi zuen herrian.