Efemeridea 2022ko azaroaren 18a

Luis Alava: frankismoaren aurkako erresistentziaren heroietako bat

Larrutik ordaindu zuen bera buru zela antolatutako frankisten aurkako ekintza, harrapatutako guztien artean, Alava, ez besterik, fusilatu zutela.

Luis Álava. Luis Álava.

Gaurkoa lako egun batean, 1890eko azaroaren 18an, Luis Alava Sautu jaio zen, Gasteizen. Gogozko buruzagi abertzalea izan zen eta, bereziki, oso ekintzaile esanguratsua, “Alava sarea” izenekoaren arduraduna izan zela, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuko zeuden Antolakuntza, Informazio eta Inteligentzia Zerbitzuen barruan

Lan biziki garrantzitsua egin zuen, preso politikoei eta haien familiei laguntza eman ziela, espetxeratutakoen eta kanpoaldeko kideen arteko harremanei eutsita, ezkutuan zebiltzan militante eta jarraitzaileak harrapatzea eragotzita eta Frantziara ihes egin zezaten erraztuta. Geroago, Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, sarea oso lagungarria izan zen aliatuentzat.

Alemaniako tropak Parisen sartu zirenean eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza okupatu zutenean, sare horretako kideak atxilotu egin zituzten. Francoren aginduz fusilatu zuten, 1943an.

Iñaki Anasagastik DEIA egunkarian, 2013ko apirilaren 27an, argitaratutako erreportajea, abertzale horren fusilamenduaren 70. urteurrena zela eta, erantsi diogu artikuluari.