Efemeridea 2021ko uztailaren 23a

LOAPA, autonomiaren galga

1982ko uztailaren 23an, LOAPAren (Prozesu Autonomikoa Harmonizatzeko Lege Organikoa) eztabaida hasteaz batera, berrehun mila pertsona inguruk parte hartu zuten Bilbon Eusko Jaurlaritzak lege horren aurka deitutako manifestazio batean.

LOAPA, autonomiaren galga

1982ko uztailaren 23an, LOAPAren (Prozesu Autonomikoa Harmonizatzeko Lege Organikoa) eztabaida hasteaz batera, berrehun mila pertsona inguruk parte hartu zuten Bilbon Eusko Jaurlaritzak lege horren aurka deitutako manifestazio batean. Izan ere, LOAPAk autonomia-estatutuak murrizten zituen eta euskal autogobernuaren etorkizuneko irismena arriskuan jartzen zuen.


LOAPA ezinbesteko lege-proiektua izan zen Gobernu zentralarentzat, baina Konstituzioaren aurkakoa autonomietako gobernuentzat. 1981eko estatu-kolpearen saiakeraren ondoren, Tejero teniente koronela buru zela, garai hartako Espainiako alderdi nagusiak, PSOE eta UCD, prozesu birzentralizatzaile bat bideratzen ahalegindu ziren, Euskadiko eta Kataluniako autonomia estatutuen kaltetan.


Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu zuten, Estatuko lege batek estatutuak baldintzatu ezin zituela iritzita.


Lege organikoa 1982ko uztailaren 30ean onartu zuten Espainiako Gorte Nagusiek, PSOE eta UCDren artean sinatutako itun baten ondorioz.


1983ko abuztuaren 9an, Konstituzio Auzitegiak Konstituzioaren aurkakotzat jo zituen legearen artikulu garrantzitsuenetako batzuk, eta ukatu egin zuen “organikoa” eta “harmonizatzailea” zenik. Konstituzio Auzitegiaren erabaki horren zioz, LOAPA indargabetu zen.


Iñaki Anasagastik DEIA egunkariaren Historias de los vascos sailean, 2012-03-24an, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.