Efemeridea 2021ko maiatzaren 18a

Lehoien gol pila gogoangarria

Gaurkoa lako egun batean, 1947ko maiatzaren 18an, Athleticek Vigo hiriko Zelta taldeari 12 eta 1 irabazi zion Futbol Kopako final-laurdenetan. “Piru” Gainzak zurigorrien hamabi goletatik 8 sartu zituen.

Lehoien gol pila gogoangarria

Gaurkoa lako egun batean, 1947ko maiatzaren 18an, Athleticek Vigo hiriko Zelta taldeari 12 eta 1 irabazi zion Futbol Kopako final-laurdenetan. “Piru” Gainzak zurigorrien hamabi goletatik 8 sartu zituen.

 

1947ko apirilaren 20tik ekainaren 22ra jokatu zen txapelketaren 43. edizioa. Lehen Mailako 14 taldeek eta Bigarren Mailako 14 taldeek parte hartu zuten.

 

Athletic Clubek, Bartzelona, Real Santander eta Malaga taldeek ez zuten lehen kanporaketa jokatu behar izan. Final-zortzirenetan, talde zuri-gorriak Levanteren aurka jokatu zuen; lehoiek 8 eta 6 irabazi zieten granotei eta hurrengo faserako sailkatu ziren.

 

1947ko maiatzaren 18an, final-laurdenetako joaneko partida jokatu zen San Mamesen. Celta Orduan, Ligako txapelduna zen Valentzia taldea kanporatu zuen Vigoko Zeltaren aurka lehiatu zen Athletic, baina bilbotarrak faboritoak ziren kanporaketan.

 

Euskal taldeak hasiera-hasieratik mendean hartu zuen aurkaria, eta galiziarrek ezin izan zuten ezer egin zuri-gorrien aldeko 12 gol eta 1eko emaitza gogoangarria saihesteko. Egun hartan, Athletic txapelketako finalerdietarako txartela lortzeko sartu zituen 12 goletatik 8 egin zituen “Piru” Gainzak, baina, azkenean, Real Madril taldearen aurka galdu zuen, hots, edizio horretako txapeldunaren aurka.

 

Gainzaren balentria hura oraindik ere ez da gainditu estatuko futbol-txapelketa ofizial batean.