Efemeridea 2022ko irailaren 20a

Ikurrina, Euskal Herriaren ikurra

1976ko irailaren 20an, Franco diktadorea hil zenean, ikurrina jendaurrean erakustea onartzen zuen manua argitaratu zen.

Ikurrina 1977ko Iruñako EAJ-PNVren Batzar Nagusian. Ikurrina 1977ko Iruñako EAJ-PNVren Batzar Nagusian.

Gaurkoa lako egun batean, 1976ko irailaren 20an, hain zuzen ere, UCD alderdiaren Gobernazio ministroak, Rodolfo Martín Villak, Hego Euskal Herritik barrena egindako bidaia amaitu zuen eta, data horretan, ikurrina jendaurrean ager zedila onartzeko manua argitaratu zuen, euskal ikurraren erabilera galarazteko ezintasun praktikoari erreparaturik. Manu horretan arrazoitu zenez, euskal bandera Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) ikur gisa baino ez zen onartu, baina alderdi jeltzaleak errefusatu ezin zuen baldintza hori, ikurrina euskal herritar guztion ikurra bazela (eta gaur egun badela) ihardetsita.

Hilabete batzuk geroago, 1977ko urtarrilean, Espainiako agintariek onetsi zuten ikurrina Euskal Herriaren ikurtzat erabiltzea.