Efemeridea 2022ko uztailaren 14a

Ikurrina: euskal bandera

Gaurkoa lako egun batean, 1894ko uztailaren 14an, euskal abertzaleen egoitza berrian,  “Euskeldun Batzokijan” jaso zuten ikurrina lehen aldiz.

La ikurriña izada en la sede de Euskeldun Batzokija. La ikurriña izada en la sede de Euskeldun Batzokija.

1894ko uztailaren 14an, larunbatarekin, arratsaldeko seietan, lehen aldiz jaso zen ikurrina, gorentasun handiz, euskal abertzaleen orduko egoitza berria, “Euskeldun Batzokija”, izenekoaren balkoietan, Bilboko Correo kalearen eta Areatzako bulebarraren elkargunean.

Sabino eta Luis Arana Goiri anaiek diseinatutako bandera jaso zuen bazkide zaharrenak, Ziriako Iturri ofizial karlista ohiak, sortu berria zen elkarte abertzalea osatzen zuten 94 sortzaileen artetik.

Hurrengo egunean, 1894ko uztailaren 15ean, igandearekin, inaugurazio-meza egin zen Begoñan, goizeko 9etan, eta 11etan, zuzendaritza-batzordea hautatu zen elkartearen egoitzan, Sabino Arana Goiri lehendakari izendatu zutela.

Horrela, euskal antolakunde abertzale haren lehen hazia erein zen, ildo politiko jakina (Jaungoikoa eta Lagi Zarra); egoitza (Euskeldun Batzokija); eta bandera (ikurrina) zituela.

Luis de Gezalak, 2014an, ikurrina lehen aldiz jaso zenetik 120. urteurrenaren kariaz DEIA egunkarian argitaratutako erreportajean informazio gehiago irakur daiteke  euskal aberriaren ikur honen inguruan.