Efemeridea 2022ko uztailaren 18a

Francisco Basterretxea, 1936ko Estatutuaren gurasoetako bat

Gaurkoa lako egun batean, 1886ko uztailaren 18an, Francisco Basterretxea Zaldibar jaio zen Bermeon. Basterretxea pertsona esanguratsua izan zen EAJ-PNV alderdiaren historian, baina, dena delakoagatik, nahikoa ahaztua

Francisco Basterretxea (hirugarrena ezkerretik, zutik) euskotarren talde batekin, Erroman, 1935ean. Francisco Basterretxea (hirugarrena ezkerretik, zutik) euskotarren talde batekin, Erroman, 1935ean.

Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinema zuzendariaren aita abokatua izan zen, Bermeoko Euzko Gaztedi sortu zen, diputatua izan zen Jose Antonio Agirrerekin batera, eta Eusko Ikaskuntzako nahiz 1930eko Bergarako Biltzarretik sortutako Autonomia batzordeko kidea.

Aldi berean, sentiberatasun handia erakutsi zuen itsasgizonen arazoen aurrean. Hala, 1932an, Polikarpo Larrañaga apaizarekin batera, tostarteko ospetsuen edo arrantzaleen sindikatua sortu zuen. Bestalde, Nautikako ikasketak berrantolatzeko plana ere aurkeztu zuen.

Gerra Zibilean, Frantziara erbesteratu zen eta Eusko Jaurlaritzari lagundu zion, harik eta, 1942an, Buenos Airesera joan eta Argentinako hiriburuko euskal ordezkaritzan lanean hasi zen arte. Ordezkaritza hori zuzendu zuen 1946tik 1952ra. 1945ean, Galeuzca aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kide izan zen, eta hainbat artikulu argitaratu zituen bertan. Santiago Kuntxillosekin batera, Andres Maria Irujok zuzendu zuen Instituto Americano de Estudios Vascos izeneko erakundearen sortzaileetako bat izan zen. 1952an, Europara itzuli zen. Madrilen hil zen, 1975eko abenduaren 9an, eta jaioterrian, Bermeon, lurperatu zuten.

Argazkia: Francisco Basterretxea (hirugarrena ezkerretik, zutik) euskotarren talde batekin, Erroman, 1935ean.