Efemeridea 2022ko otsailaren 15a

Eusko Legebiltzarra eta erabakitzeko eskubidea

1990eko otsailaren 15ean, EAJ-PNV, EA eta Euskadiko Ezkerrak (EE) aurrera atera zuten adierazpenean, Eusko Legebiltzarrak aldarrikatu zuen “Euskal Herriak autodeterminaziorako eskubidea daukala”.

Eusko Legebiltzarra eta erabakitzeko eskubidea

Eusko Legebiltzarrak erabakitzeko eskubidearen aldeko eztabaida eta ebazpenen ibilbide luzea daroa. Gaur, 32 urte bete dira Osoko Bilkura historiko bat egin zenetik: Euskal Herriaren autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatu zuen ebazpena aldeko 38 botorekin (EAJ-PNV, EA eta EE), kontrako 23rekin (PSE, CDS eta PP) eta boto zuri batekin onartu zen. Bertan egon arren, HBk ez zuen bozketan parte hartu.


Adierazpena mugarria izan zen Eusko Legebiltzarraren historian, baita euskal herritarren historian ere. Lehen aldiz, ganbera batek era formalean aldarrikatu zuen Euskal Herriaren autodeterminazio-eskubidea, eta eskubide hori baliatzen jarraitzeko borondatea adierazi zuen.


Argazkiak: pertsona-talde handia agertu zen autodeterminazioaren alde Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean, 1990eko otsailaren 15ean; bozketaren emaitza.