Efemeridea 2022ko ekainaren 16a

Elai Alai (Portugalete), 60 urte lanean euskal folklorearen eta kultura tradizionalaren alde

1962an, diktaduraren ildo ofizialak ezarritakoa alde batera utzita, mugimendu politiko eta kulturalak koadrila edo lagunarteetan garatzen ziren, eta bilerak baliatzen zituzten ideiak eta kezkak trukatzeko.

Zuberoako dantzen erakustaldia, Elai Alai dantza-taldearen eskutik Zuberoako dantzen erakustaldia, Elai Alai dantza-taldearen eskutik

Ingurumari horretan, 1962ko ekainaren 16an, Elai Alai elkartea sortu zen, euskal folklorea eta gure herriko kultura tradizionala maite zuten Portugaleteko gazteen talde baten eskutik.

Ordutik hona, elkartearen ibilbide oparoan (60. urteurrena bete du gaur), Portugaleteko Elai Alaik hainbat kultura jarduera antolatu ditu, gure kultura tradizionala ez ezik, munduko beste herri batzuena ere ezagutzera emateko, hala nola Nazioarteko Folklore Jaialdiaren edo kultura tradizionalari buruzko nazioarteko topaldien bidez. Elkarteak ondutakoen artean, besteak beste, Elai Alai dantza-taldea, Folklore Azoka eta Dantza eta Musika Eskola daude, nabarmendu behar ditugu.

Elkartea sortu zenetik hona igarotako 60 urteetan, Elai Alaik lan handia egin du euskal dantzak berreskuratzen. Gure dantzak berreskuratu eta zabaltzeko lan horretan diharduen talde esanguratsuenetakoa da, eta lan horren kariaz, Nazioarteko Folklore Jaialdia abian jarri zuen, hain zuzen ere, gure dantzak ezagutarazi eta besteren dantzak ezagutzeko aukera izateko.

Argazkian, Zuberoako dantzen erakustaldia, Elai Alai dantza-taldearen eskutik, Zubialde kiroldegian (1997), Sabino Arana Fundazioak euskararen alde antolatu zuen “Mugarik Gabe Elkartruke” programaren barruan.