Efemeridea 2025ko irailaren 12a

Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua, erbesteko lehena

Biarritzen egin zen, 1948an, eta euskal kulturaren nazioarteko mugarririk behinena izan zen Gerra Zibilaren ostean.

Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua, erbesteko lehena Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua, erbesteko lehena

Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua 1948ko irailaren 12tik 19ra egin zen, Biarritzen, erbestean antolatu zen lehena eta ordura arte egindako guztien artean garrantzi eta oihartzun handiena izan zituena.

«Euskal arima ez dadila hil» leloaren harian, Gerra Zibilaren eta Bigarren Mundu Gerraren ostean Europa eta Amerikatik barrena sakabanaturik bizi ziren euskal intelektual nabarmenak elkartu ziren topaldian. Erbestean ziharduen Eusko Jaurlaritzak eginkizun erabakigarria bete zuen kongresua antolatzen, laguntza ekonomikoa, teknikoa eta giza laguntza eman zituela, eta, horri esker, aurrekaririk gabeko oihartzuna izan zuen kongresuak nazioartean.

Hamabost lan-saiotan, 260 komunikazio zientifiko baino gehiago aurkeztu ziren, besteak beste, jakintza-arlo hauei buruzkoak: geografia, ozeanografia, nekazaritza, medikuntza, etnologia, historia, hizkuntza, zuzenbidea, artea eta erlijioa. Biltzarrean prte hartu zutenen hitzetan, «1948an, munduan garatu zen euskal kultur adierazpenik handiena eta zabalena» izan zen, eta sakabanaturik bizi arren, euskal nortasuna bizirik iraunarazteko prest zegoen kultur komunitatea berriro elkartzea ahalabidetu zuen.