Efemeridea 2022ko maiatzaren 18a

Museoen Nazioarteko Eguna

Euskal Abertzaletasunaren Museoak gida didaktiko berria aurkeztu du: «Galdutako liburuaren bila».

Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, maiatzak 18 dituela, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak gida didaktiko berria aurkeztu du «Nor gara gu?» erakusketaren esparruan: ikasleentzako jarduera dakar gida berriak: «Galdutako liburuaren bila».

Gure erakusketan, bada oso liburu garrantzitsua, gure historia kontatzen duena. Liburu zahar-zaharra da eta Francoren diktaduran ezkutatu zuten, suntsi ez zezaten. Liburuak 20 urte baino gehiago eman zituen Bilboko familia baten etxeko lorategian lurperatuta, Errekalden. Hezetasunaren eraginez, liburu hartan inprimatutako informazio guzti-guztia galdu zen, eta horregatik, neska-mutilen laguntza behar dugu orain, erakusketan barrena, liburuan gordeta egon ziren gure historiaren txatalak aurkitu eta berriro idazteko.

Jarduera berri honen helburua da ikasleak erakusketaren ikusle huts izan ez daitezen. Hala, Euskal Abertzaletasunaren Museotik, umeek esperimentatu, pentsatu, sentitu, ondo pasatu eta amets egin dezaten eta, aldi berean, gure oraintsuko historiaren hainbat gertaeratan murgil daitezen.