Efemeridea 2022ko irailaren 19a

Bitoriano Iraola Aristegieta (1841-1919), Bilintx-en kemenaren jarraitzailea

Pasai Donibanen 1841ean jaio zen idazle eta marrazkilari donostiarra gaurkoa lako egun batean zendu zen, 1919ko irailaren 19an, Gipuzkoako hiriburuan.

Bitoriano Iraola. Bitoriano Iraola.

Erruz idatzi zuen, hainbat molde eta eitetan, baina bertsoak eta antzezlanak (beti euskaraz idatzitakoak) nabarmendu behar ditugu. Olerki ugari argitaratu zituen aldizkarietan, hala nola Euskal Erria, Euskaltzale, Ibaizabal, Revista Euskara de Navarra, Euskal-Esnalea eta abarretan, Txuri eta Sei goitizenak erabilita.

Lehiaketa eta lore-joko askotan saritu zuten. Donostiako zinegotzia ere izan zen, bai eta gaur egungo hiria apaintzen duten tamarindoak ekartzeko boto-emaileetako bat ere. Lan nekaezina egin zuen euskararen eta euskal ohituren alde.

Egun, Donostia zaharreko pertsona adierazgarrienetakotzat gorde dugu Bitoriano Iraola gomutan: alaia eta herrikoia.