Efemeridea 2020ko apirilaren 3a

Apirilaren 6a: Jose Maria Iparragirre hil

Euskal musika herrikoiari lotutako musikagile ezagunenetako bat, besteak beste, 'Gernikako Arbola' ospetsuari esker.

Apirilaren 6a: Jose Maria Iparragirre hil

Apirilaren 6a: Jose Maria Iparragirre hil zen

 

Orain dela 139 urte, gaurkoa lako egun batean, hil zen Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) Jose Maria Iparragirre Balerdi, euskal musika herrikoiaren musikagile ezagunenetako bat, besteak beste, Gernikako Arbola ospetsuari esker. 1920an jaio zen Urretxun (Gipuzkoa), eta bizitza bohemio eta abenturazalea izan zuen, beti bere gitarrak lagunduta beti. Hori dela eta,  ‘Euskal bardoa’ ezizena jarri zioten.

 

Gehienbat, euskaraz idatzi zituen lanak Iparragirrek eta, horien artean, gaur egungo abesti esanguratsu eta herrikoienetako batzuk ditugu. Bere lanek Euskal Herriaren antzinako ohiturak, ikurrak eta erlijiotasuna erakusten dituzte. Alabaina, garai gatazkatsu batean bizi izan zen –karlistaldia piztu zen, foruak indargabetu zituzten eta borrokaldietan parte hartu zuen (horietako batean, hankan zauritu zuten)− eta, horregatik, Europara joan zen erbestera.

 

Euskal Herrira itzuli zela, 1853ko egun batean, Madrilgo San Luis kafetegian –hara joan zen ama bisitatzera−, ‘Gernikako Arbola’ abestu zuen lehen aldiz. Zortzikoak sekulako ospea hartu zuen berehala eta erbesteratu zuten gizarte-asaldatzailea zela leporatuta. Etxera itzulita, Maria Anjeles Kerejeta ezagutu zuen, gerora haren emazte izan zena. Harekin Uruguaira joan eta bertan ezkondu zen. Uruguain bizi izan zen 1877ra arte, eta urte horretan bakarrik itzuli zen Euskadira.

 

Besteak beste, ‘Nire amak baleki’, ‘Ara nun diran’ edo ‘Ume eder bat’ abestiak ere egin zituen. Iparragirre pneumoniak jota hil zen, 60 urte zituela.