Efemeridea 2025ko irailaren 26a

Eusko Jaurlaritzari egindako lehen transferentzia-sortaren 45 urte

1980ko irailaren 26an, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak eskumenak eskualdatzeari buruzko akordioa lortu zuten lehen aldiz.

Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta Mario Fernandez Lan sailburu eta Transferentzien Batzorde Mistoko kideak lehen transferentzien edukiaren berri eman zuten. Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta Mario Fernandez Lan sailburu eta Transferentzien Batzorde Mistoko kideak lehen transferentzien edukiaren berri eman zuten.

Hezkuntza, Industria, Merkataritza, Herri Lanak, Osasuna eta Gizarte Segurantza, Kultura eta Nekazaritza izan ziren Euskadiren eskuetara aldatu ziren Estatutuaren lehen eskumenak.

Carlos Garaikoetxea lehendakariak adierazi zuen «urrats garrantzitsua» zela, baina, haren iritziz, kontuari ez zitzaion behar baino garrantzi handiagorik eman behar, «eskumenok garrantzitsuak diren arren, ia kasu bakar batean ere ez baitira sailen aukerak agortzen. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan jasota dauden eta eskualdatu gabe dauden eskudantzia guztiak gureganatu arte, eskumen-sortak aldiro-aldiro negoziatzen joango gara».

Gaur, 45 urte geroago, prozesuak aurrera jarraitzen du. 2025ean aurrerapen esanguratsuak egin dira, hala nola langabeziagatiko eta sorospenengatiko kotizaziopeko prestazioen kudeaketaren transferentzia, Gizarte Segurantzaren arloko eskumen berriak, atzerritarrentzako lan-baimenak, itsas salbamendua edo itsasertzaren kudeaketa. Hala ere, oraindik badira Gernikako Estatutua osatzeko zain dauden gaiak, bi gobernuen arteko negoziazioa oraindik zabalik dagoelarik.