Efemeridea 2023ko ekainaren 26a

1943ko ekainaren 26a: Joseba Rezola, euskal Erresistentziaren buruzagia.

Gaurkoa lako egun batean, orain dela 80 urte, Joseba Rezola espetxetik irten zen.

Joseba Rezola. Joseba Rezola.

1943an, Stalingrad hirian izandako gudaldiaren ostean, Franco diktadorea, Aliatuek gerra irabaziko zutela igarrita, preso politikoak kartzeletatik ateratzen hasi zen. Ekainaren 26an, orain dela 80 urte, Joseba Rezola espetxetik atera eta Madrilera bidali zuten, hiriburutik joateko debekua ezarrita. Dena dela, Rezolaren abertzaletasunak eta Euskadirekiko konpromisoak eraginda, euskal erresistentziaren buru jardun zuen leku hartan.

Rezola 14 urte besterik ez zuela kidetu zen EAJ-PNV alderdian. Lanbidez, abokatua izan zen eta, politika-arloan, EAJ-PNVren GBBko kide izan zen. Gerra garaian, Euzko Gudarostea antolatu zuen Kandido Sasetarekin batera, eta Euzkadiko Jaurlaritzako Defentsa idazkaria izan zen. Rezolak jazarpena pairatu zuen eta sarritan espetxeratu zuten. Geroago, erbestean, Euskal Erresistentziaren buru jardun eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zen hil zen arte, 71 urte zituela. Hala berean, EAJren ordezkaria izan zen Europan egindako Demokrazia Kristauaren hainbat nazioarteko biltzarretan. Beste alde batetik, aipatzekoak dira Radio Euzkadi klandestinoaren sorreran izandako eginkizunak, hasiera batean, Iparraldean eta, geroago, Venezuelan. Argazkian, Ordiziako jaiotetxean jarritako omenezko plaka.

Eduardo Jauregik DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako «Joseba Rezola (1900-1971), protagonista de la Resistencia vasca» izenburuko artikulua erantsi diogu artikuluari.