Prentsa oharra • 2025ko ekainaren 22a
Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeentzako omenaldia Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean
- Memoria jagoteko hainbat erakundek, fundaziok, alderdi politikok eta sindikatuk antolaturiko ekitaldia igande honetan izango da, ekainaren 22an, eguerdiko 12etan.

Igande honetan, ekainaren 22an, 12:00etan, Artxandako “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean urtero-urtero egin ohi den lore-eskaintza izango da, Gerra Zibilean, faxismoaren aurka, demokraziaren eta Euskadiren askatasunaren alde borrokan aritu ziren pertsona guztiak omentzeko.
Senideek, lagunek eta erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dute ekitaldian. Bertan, gudako frontean, frankismoak ezarritako kartzeletan, kontzentrazio-esparruetan, erbestean, eta abarretan Euskadiko printzipio eta askatasunen alde dena eman zuten 40.000 gudari eta miliziano baino gehiago gogoratuko dituzte.
Eskaleta
12:00 Txalaparta.
12:03 Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendariak ekitaldiari hasiera eman.
12:06 Elkarte eta fundazio historikoen diskurtso adostua (CNT eta PSOE).
12:10 Ohorezko aurreskua familien gunerantz.
12:13 Lore eskaintza biolin musikaz lagunduta.
12:20 Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendariak ekitaldiari amaiera eman.