Prentsa oharra • 2025ko irailaren 26a
Euzko Alderdi Jeltzalearen 130. Urteurrena berbagai Hermes aldizkariaren 81. zenbakian
Elkarrizketan, EAJ-PNVren EBBko Aitor Esteban presidenteak aletu ditu Alderdiaz eta Herriaz duen ikuspegia, bai eta buruzagi moduan hartzen dituen erronkak ere, “Lehendakariaren baimenarekin”.

Hermes, revista de pensamiento e historia editada por Sabino Arana Fundazioa, dedica su número 81 al 130 aniversario de la fundación del Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV). Con este especial, la revista recoge una serie de colaboraciones que repasan la evolución, los logros y los retos que ha enfrentado el PNV a lo largo de su historia, así como su aportación al progreso y la construcción del País Vasco.
El número se presenta como una reflexión colectiva sobre el trabajo realizado durante más de un siglo para convertir al País Vasco en una sociedad próspera, solidaria, plural, con identidad propia y profundamente enraizada en su tierra. Este especial busca dejar constancia, tanto para las generaciones actuales como futuras, del esfuerzo y compromiso de todas las personas que han formado parte de EAJ-PNV y han contribuido al desarrollo de la comunidad vasca.
Colaboraciones destacadas
La revista recoge contribuciones de personalidades clave en la historia reciente del PNV, entre ellos:
- Aitor Esteban, presidente del EBB de EAJ-PNV (entrevista).
- Andoni Ortuzar, expresidente del EBB de EAJ-PNV.
- Iñigo Urkullu, lehendakari.
- Oihane Agirregoitia, europarlamentaria.
- Joseba Egibar, expresidente del GBB de EAJ-PNV y exmiembro del EBB.
- Pedro Luis Uriarte, economista y consejero de Economía y Hacienda en el primer Gobierno Vasco.
- Begoña Amunarriz, exparlamentaria.
- José Manuel Bujanda, miembro del Gobierno Vasco en diferentes legislaturas.
- Mikel Aizpuru, catedrático de Historia Contemporánea de EHU.
- Arantzazu Rojo, licenciada en CC.PP. y Sociología y en Antropología. Concejal de EAJ-PNV en Hondarribia.
Hermes, Sabino Arana Fundazioak argitaratutako pentsamendu eta historia aldizkariaren 81. zenbakia Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ-PNV) sorreraren 130. urteurrenari buruzkoa da. Zenbaki berezi honetan, aldizkarira bildu diren kolaborazioek EAJk historian izan dituen bilakaera, lorpenak eta erronkak jorratzen dituzte, bai eta horiek guztiek Euskal Herriaren aurrerabideari eta eraikuntzari egin dioten ekarpena ere.
Euskal Herria gizarte oparoa, solidarioa, anitza eta nortasun jatorrekoa izan dadin eta euskal lurraldeari estuki atxiki dakion, mende batetik gorako aldian egin den elkarlaneko talde-lanaren emaitzaz gogoeta egitea du helburu zenbakiak. Ale berezi honen xedea da, orobat, EAJ-PNV alderdiko kide izan diren eta euskal komunitatearen garapenean ekarria egin duten pertsona guztien ahalegin eta konpromisoaren arrastoa jasota uztea, bai egungo belaunaldientzat, bai etorkizunekoentzat.
Kolaborazio nabarmenak
EAJren oraintsuko historian garrantzi handia izan duten pertsonek kolaboratu duta zenbaki honetan, besteak beste:
- Aitor Esteban, EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidentea (elkarrizketa).
- Andoni Ortuzar, EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidente ohia.
- Iñigo Urkullu, Lehendakaria (2012-2024).
- Oihane Agirregoitia, Europako Parlamentuko kidea.
- Joseba Egibar, EAJ-PNV alderdiaren GBBko presidente ohia eta EBBko kide ohia.
- Pedro Luis Uriarte, ekonomialaria eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburua lehen Eusko Jaurlaritzan.
- Begoña Amunarriz, legebiltzarkide ohia.
- José Manuel Bujanda, Eusko Jaurlaritzako kidea hainbta legegintzalditan.
- Mikel Aizpuru, EHUko Historia Garaikideko katedraduna.
- Arantzazu Rojo, Politika Zientzietako, Soziologiako eta Antropologiako lizentziaduna. EAJ-PNV alderdiaren izeneko zinegotzia Hondarribian.
Zenbakiak Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteari eginiko elkarrizketa dakar. Buruzagiak Eusko Alderdi Jeltzalearen orainari eta etorkizunari buruzko ikuspegia ematen du elkarrizketan, bai eta alderdiak egungo euskal politikan daukan funtsezko eginkizunaz gogoeta egin ere.
«EAJk argi izan du beti Herri honek herritar guztien parte-hartzez egin behar duela aurrera. Ezin dugu batzuentzat soilik gobernatu, eta ezin diegu batzuen eskakizunei soilik erantzun», esan du.
Elkarrizketaren beste une batean, EBBko presidenteak azpimarratu duenez, «EAJ barik, Herri hau oso desberdina izango zatekeen; ez dakit zehazki nolakoa izango zen, baina, ustez, ez zen oraingoa baino hobea izango».
Aldizkariaren ale berezi honen amaieran, Arantzazu Rojo soziologo eta antropologoaren erreportajea agertzen da. 1937an, euskal tropek Asturiasen izandako esku-hartzearen ondorioz gertatu ziren krisi politikoei, porrot militarrari eta giza galerei buruzko ikerlana da Rojoren ekarpena.
Amaitzeko, esan dezagun Hermes-en 81. zenbakia aukera paregabea dela Euskal Herriaren eraikuntzan erdietsi diren mugarriei eta oraindik erdiesteke ditugun erronkei buruz hausnartzeko. Horrela, aldizkariak berretsi egiten du azterketa, eztabaida eta memoria historikoarekin duen konpromisoa, pentsamendu politikoaren eta Herriaren historiaren esparruan, erreferentziazko argitalpena delarik.