Prentsa oharra 2026ko urtarrilaren 27a

Arantxa Tapia Bruselan parte hartuko du asteartean Europako eraikuntzan erregioek duten zeregina jorratzeko egingo den mahai-inguruan

Sabino Arana Fundazioaren presidentea EBBren EAJ-PNVko presidente Aitor Estebanekin batera joango da Europako ordezkari politiko eta instituzionalekin egingo den topaketara, Euskadi-Europa agendan aurrera egiten jarraitzera begira.

  • 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
  • Hotel Renaissance

Sabino Arana Fundazioaren presidente Arantxa Tapia Bruselan izango da datorren asteartean, urtarrilak 27, Bruselako Renaissance hotelean Europaren eraikuntzan erregioek duten zeregina jorratzeko egingo den mahai-inguruan

“Renewing Europe. The regions, key players in the construction of the European Unión” (Europa berritzen. Eskualdeak, Europar Batasunaren eraikuntzarako eragile nagusiak) izenburupean egingo den topaketak Europako askotariko ordezkariak batuko ditu Europar Batasunaren orainean eta etorkizunean erregioek duten zereginaz hausnartzeko. Bilkura horretan izango dira Arantxa Tapia, Fundazioaren presidentea, Irlandako europarlamentari Billy Kelleher, Herbereetako eurodiputatu Raquel García Hermida-Van Der Walle (D66) eta Alice Bernard-Montini, Young Democrats-en presidentea. Moderatzaile lanak egingo ditu Miren Martiarenak. Mahai-inguruari hasierako hitzak jarriko dizkiote Aitor Estebanek eta Oihane Agirregoitiak.

Ekitaldi hau egingo da Europako hiriburuan egingo den jardunaldi instituzionalaren barruan, eta Fundazioaren bokazio europazalea indartzera dator, bai eta eztabaida politiko eta intelektualarekin hitzemanda duen konpromisoa ere, Euskadik eta Europako eskualdeek europar proiektuaren barruan duten zereginaren inguruan.

Jardunaldi berean EBBren presidente Aitor Esteban Europako ordezkari politiko eta instituzionalekin batzartuko da Euskadi-Europa agendan aurrera egitera begira.